Oñati (Gipuzkoa)

Urbiatik Udanara

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-020-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Gregoriok Alejoren antzeko ibilbidea izan zuen. Urbian egon zen. Urbian berekin egondako Korta baserriko bat, gerora, kanpandorrean harrapatu zuten. "Korta" gero Udanan hil zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta zu, Gregorio, zuri nun tokau xatzun, Oñatin sartu ziranian zu nun ziñan? Zu be Udanan, ala...?
G: Gu, ba, gu be honein moduan, gu be zera fan giñan Udanara eta Udanan hasi zuan tiroteuori.
-Zein lekutan izan zan gutxi gorabehera tiroteua?
A: Udana gain-gaiñian.
-Gaiñian?
A: Pasiano hil euen.
-Tio zan ha, Mariarekin ezkonduta, aittaren arrebiakin.
A: Zure parientia orduan?
-Tio zan.
G: Gu zera fan giñan, horrutz, Koroso aldera.
-Zuek be hortik Koroso aldera?
A: Orduan nerekin hitzan hi, Imittolan ez dakik nola bazkaitten arrautza pare bana nola jan geben?
G: Ez jakixat neu akordaitten nauken.
-Ba bai, zuek inguruan. Hareik ya kamiñuan behera eta zuek mendiz etorri ziñain orduan. Baiña ez ziran orduan sartu berihela, oseake orduan hareik pittin bat geldik egon ziran Udanan?
G: Bai, bai.
-Geldik.
G: Gero honeik Treinta eta honeik, honeik be zera fan ziuzan, plazara ziuzan. Treinta zerakin fan zuan, hau e, Nerkiakin fan zuan.
-Dendakua?
G: Dendakua, dendakuak aittak han tela azpixan dirua itxi, 30.000 pezeta edo, dirua, eta joiño, haxe aber hartzen dogun eta, fan ittuizan eta orduentxe goittik behera (e)i xatozaken zerak, Reketiok, eta atzera behera hareik.
-Hori dana illunkaran edo gabaz?
G: Gabaz, gabaz, hamaikak edo hamabixak edo.
-Kanpantorreko historixaren bat be badago, baten bat han kanpantorrian bijilaitten egoten zan edo arioplanuairi begira edo, hori zela izaten zan, ba? Zuek ez dakozue...?
A+G: Ez dakit ezebez.
-Eta gero han egondakon baten batek... preso hartu eueilla edo, hori ez dakozue entzunda, ez?
G: Preso sartu ebeiña, kanpantorrian harrapo ebeiña zera zuan, hau, e...
A: Oñatikua?
G: Oñatikua bai, bai, baserrikua, filarmonikia joten xuan.
A: Txopeko zera?
G: Ez.
A: Zubillagakua?
G: Ez, mekauen hau burua, hau. Korta!!
A: Korta, Korta!!
-Korta baserrikua, Larraiñakua?
G: Bai, Larraiñakua.
A: Udanan hil euen gero.
G: Korta itxi ta, Mendiko Kalian bizi ziran. Ha xauan kanpantorrian, nik ez jakixat nola etorritta, Oñatira etorritta, kanpantorrian harrapau xuain ha. Eta gero han hil xuein, gero Udanan edo.
A: Udanan gero.
-Eta kanpantorrian zer euen, zainketan edo handik tiroka, edo...?
G: Bai ba, ha... tiroka, ez dakit tirorik bota eben edo.
-Baiña begira behintzet, zainketan.
G: Ha zainketan. Gu ordurako Zubillagara fanda. Ha, bakarrik. Ha egon zan gurekin batera zerien, Urbixan, guk Urbixan hillabete edo in geben, eta ondo e, oso ondo.
-Nun, txaboletan? Edo nun egoten ziñain?
G: Itxaboletan ez, Fondan! Jolin! Jan ta eran!
-Gero baiño hobeto, ez?
G: Hori bai!

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia