Oñati (Gipuzkoa)

Kartzelan gutuna jaso zuenekoa

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-020-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Alejok kartzelan zegoela eskutitza jaso zuen. Hiru urte eta erdi espetxeratuta egon ondoren, salatzaileak dena barkatzen ziola esaten zion. Alejok eta Gregoriok diote beste bandokoek ez zutela eurek bezain zintzo eta duin jokatu.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

A: Gero Fernandueneko Nikaxio, Fernandueneko anaia nola zan, eta nire lagun haundixa, ba nik zeran sekretarixuari zerian, kartzelan, zertu eragin notsan, etara eragin notsan, zeiñekin zera zeuen, eta ikusi ninttuan, horreik bixak bixak neuk librau nittuanen izenak. A bai? Eta abixau nostan Legazpira, ze pasau xatan sekretarixuak zela agertu nostan eta danak. Eta horrek, Nikolas Arregik in eben gero karta bat esanaz ba gorrixakin instigauta neuela bai, baiña dana barkaketan nostala eta zer, eta hiru urte ta erdi indda kartzelan indda orduko, e? Eta karta bat in nostan, eta nere anaia berriz fan zan bestiana, eta "Zuk badakitzu, ba, gure anaiak zuri ze in otsun, e? Zure kartzelara fan, eta ha etxera ekarri eta zu jakiñian zagoz horreik danak". "Bai, horreik hola dittuk, baiña gu beste modu batera gabitzak!", eta artian be harek ez nostan zertu eta artian be etorri nintzan, kartzelatik urten neben artian be, baiña honeik ez dirala gure modukuak izan!
G: Keba!

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia