Oñati (Gipuzkoa)

Guardiak eta presoak

Herri barruko leku askotan egoten ziren guardiak egiten. Baita Urbian ere. Urbiatik Araiara joan, bertako idazkaria atxilotu eta Oñatira ekarri zuten. Oñatiko Unibertsitatetik preso batzuek ihes egin zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta zer egon zan? Huelgia egon zan? Zer erabagi zan orduan?
G: Bai, huelgia edo. Ez dakit nik zer, behintzat ez gintzan fan lanera.
- Orduan hor bi hillabete izango ziran nehiko dudakuak, ez? Badatozela... ez datozela...
G: Batzuk Bidaurretan, beste batzuk Sta Mariñan, beste batzuk plazan, guardixak.
- Gorutz? Arantzazu aldera edo Urbixara edo fan ziñain?
A: Ni ez nintzan fan Arantzazu aldera.
G: Urbixan egonda gagoz gu.
- Zera, zainketan?
G: Bai.
- Eta zer itten zeuen, guardixak?
G: Guardixak.
- Zenbat ordu edo zenbat egun edo ze itten zeuen?
G: Guk bastante denpora in geben han. Handik Araixako sekretarixua be geuk ekarri geben.
-A! Araixako zera?
G: Bai, harutz fan giñan gau baten, fan giñan...
- Urbixatik Araixara?
G: Gabian, telefonuak eta danak apurtu eta fan giñan, justuan arrapo geben zeori. Eta beste bat...
- Baiña zuzenian bere billa ala?
G: Bai, bai, bere billa.
- Eta ze zan, ezaguna edo destakaua zan sekretarixuori?
G: Bai ba, bertako herrikuak geurekin egozen, hareik handik Urbixara etorritta. Hareik esanda, ha eta beste bat, medikua-edo. Ha ez geben harrapau.
- Eta orduan etxetik atara zeuen?
G: Bai, bere etxetik, baiña guk ondo tratau geben. Gero gerria akabo zanian kristonak ipintten euen, baiña...
- Bizirik urten eben gero berak, sekretarixuak?
G: Bai, kartoi gaiñian ekarri geben kabaillo gañian, zapatillakin ta euen ta, eta hamarretakua eta dana emun gotsan, guk ondo zertu geben, baiña gero, jolin.
A: Ordiazkuak.
G: Bai.
- Eta gero hareik nora ekarri zeuein, Oñatira, kalera?
G: Oñatira, Aiuntamentura.
- Horreik nun egon ziran preso?
G: Horreik? Unibersidadian.
- Gero hor egon zan ba Unibersidadetik halako ihesaldiren bat be?
G: Fugia, fugia! Ihes in euein, horixe!
- Baiña honek, Araixakuak ez.
G: Araixakua artian etorri barik euen.
- Bai? Baiña hori... Bai? Araixakua noiz izan zan, ba, ze egunetan izan zan?
G: Ba ez dakit ze egunetan zan. Hori ez dakit.
- Hori bastante berandu izan zan, fugiarena. Hori ez zan izan setienbrian leheningo astian-edo? Arantzazuko Ama Birjiñaren eguna edo ez zan izan halako fetxa seiñalaun bat uste dot izan zala.
G: Ez dakit.
- Baiña danak ez ziran fan orduan, ezta? Unibersidadian egozen presuak danak ez zeuen alde in.
G: Ez, danak ez zebein alde.
- Zer, gaztienak edo, atrebiduenak ziranak edo...?
A: Nikolas Arregi eta horreik.
- Hortik, Arantzazutik edo nundik fan ziran horreik?
G: Horreik zeratik uste dot fan zirala, hor errekatik, Barrenzelain, han zubixa? Zubittik uste dot fan zirala.
- Errekan behera fan.
G: Kanpo Santu aldera, handik.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia