Oñati (Gipuzkoa)

Patruilak herrian

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-020-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Uztailaren 17ra arte ez zuten gerra girorik nabaritu. Armatutako patruilak jarri zituzten herrian zehar zelatatzen. Karlistek ez zuten batere lagundu.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

G: Ya 17xan zeozer zertu geben.
A: Leheningo eskopetakin.
- Afrikako kontuak entzun zebeiñian eta...
G: Bai, hori da.
A: Leheningo eskopetakin, harik eta metralletak allau arte.
- Hemen bertan, herrixan?
A: Bai, herrixan.
- Zer erabaki hartu ziran orduan? Patrullak edo zer itten zeuen?
A: bai. Bi edo 3 lagun edo zerien, puesto bakoitzian.
- Zein lekutan?
A: Ni Bidaurretako Kurtze Baltzian be egonda nago eta Aiuntamentuan be bai eskillaratan goixan. Harako Urbixan edo Mikeletiak harrapo zittuaiñian be eta etorri ziranian Bixaingua eta Mikeletiak gu han geontzen. Bi lagun uste dot, leheningo mallak igo eta han frentian, ba, iñori ez heltzeko edo? Eta nola ezagutu giñan ba Mikeletiori ekarri geben eta gero Mikeletiori etxera bialdu zan; jente ona, badakitzu? Eta gero, hanka! Gabian hanka!
G: Karlistak ez euen mobimientorik in, ezebez hareik. Guk lehenengo egunetik urten geben.
A: Onegixak, onegixak! "Demasiau buenos"! Fede txarrik euki ez!
- Eta hori zenbat egunian egon zan hala, duda hori edo? Aiuntamentuak hartu eben erabakin bat ala hor batzorden bat egin zan, juntan bat egin zan?; ya 18ttik aurrera esan gura dot.
A: Orduan zan ba, Gomendio eta hau Naparreneko, nola zuan izena?
G: Anjel.
A: Eta honeik ziran, eta beste bat, militar bat Kafekuan euena, militarra, eta horreik ziran erabagitten euenok eta Aiuntamentuan, eta gu berriz, gaiñetikuok, UGTko karguak geukenok, nik be 50 bat euki nittuan UGTian Legazpin, Zentruan eta zerian.
- Legazpin be egon ziñan.
A: Legazpin bai, lana itten nebenian. Papelerakuak eta 50 bat zerien, neuk itten nosten zer dana hareiri.
- Zuek lanian eta bardin jarraittu zeuen? Legazpira zu lanera faten ziñan leheningo egunetan?
A: Leheningo egunetan bai. Baiña eztakit ba, Legazpikuak be Urbixan egonda, Kurtze Baltzen geratu giñan eta "Koño, Alejo, zu hemen?" esan nostain neri eta oin Elorza hil da, baiña hareik Urbixara edo fan ziran.
- Eta zuk Gregorio, Fundiziñuan lanian jarraittu zeuein?
G: Ez.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia