Elorrio (Bizkaia)

"Nazionalak" Elorrio hartu bi lekutatik

"Nazionalak" Elorrio hartu bi lekutatik <p>Elorriora eta Elgetara bateratsu sartu ziren francozaleak. Gazetara heldu ziren moroak argalak eta arinak ziren. Hurrengo egunean, arrosarioan zeudela itzuli zituzten gizonak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELO-017-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Elorriora eta Elgetara bateratsu sartu ziren francozaleak. Gazetara heldu ziren moroak argalak eta arinak ziren. Hurrengo egunean, arrosarioan zeudela itzuli zituzten gizonak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Nora sartu zien lehenago (Francoren tropak), hemen Gazeta, Berrixo aldetik ala Elorrixoko kalera. Zeintzuk aillegau zien lehenago?
Fr-Hoixe eztakit.
-Fl-Hortik sartu zien, Memarixatik sartu zien, da gero ba hau fallau ebenien Elgetako zeroi, ba bestiek aillegau zien da ba. Oiñ hori horko batasunoi eztakit zelan eiben (ein eben).
-Batera samar, ezta, egun baten...
Fr-Egun baten pasau zan hori danoi.
-Handik sartuko zien Memarixa aldetik, eta bestiak ikusi zebenian harrapauta zarela atzetik, iges egingo zeben...
-Fr-Bai. Baiña zan..., bueno. Txikixak giñien, bost-sei urte.
-Fl-Hona moruak sartu zien. Baltzak ez zien, e! Argaltxo batzuk zien, bigotiekin-da. Ñeeeñeee..., ajillak eta zerak zittunan. Oin, bal-baltzak ez, e. Oin dauzen moruko baltzak ez.
-Eske moruak, berez, marrokixak eztie baltzak.
-Fl-Moreno-morenuak bai. Ta ba gu bialdu giñuezen...
-Fr-"Manos abajo" itten ei etsen; "manos arriba!" itten ei etsen. Nik hori beorri entzunda.
-Fl-Hurrengo egunien be barriro jun giñien erresaixora. Da handik etorri zien, mutil batzuk etorri zien, da, kirrinn, atia zabaldu eben; da, klaro, prisioneruek [eruen] zittuen da bialdu zittuen da. Orduen be haraxe erresaixora aillegau zittunan. Da, klaro, horrek etxatzuz ahazten sekula. Horrek ikusteozuz pelikulian letxek memorixan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia