'Centro Republicano'a
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-020-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Centro Republicanoa zegoen etxe berean eduki zuen Pio Elazarrek taberna. Centro Republicanora dantzara-eta asko joaten ziren.
- Proiektua: Oñatiko Ahozko Ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Jerardo Elortza
- Data: 1997(e)ko abenduaren 10a
- Iraupena: 0:02:31
- Erref: ONA-020/017
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Emalea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Politika » Jarrera politikoak » Alderdien egoitzak , Politika » Gerra aurrea » 1931-1936: II. Errepublika , Politika » Gerra aurrea » 1923-1931: Primo de Rivera
Transkripzioa
A: Txintxurreta bizi zan han. Txintxurreta esaten otsain.
- Txintxurreta ostian dau. Han Zerrajeraneko zerian, Txintxurreta andriaren aldetik.
G: Perosterenaren andria da Txintxurreta.
- Hori da, bai, bai, andria Txintxurreta. Gero han Pio Elazarrek euki eben han tabernia ez?
G: Tabernia euki eben harek.
- Baiña nun, Republikanuen Zentruan ala beria?
A: Beria.
G: Republikanuen Zentruan uste dot, behian.
- Behian, eta bera goixan? Baiña berak jaten eta emuten eben, ez?
G: Bai.
- (...)
A: Guk e, orduan segiru faten giñan, bailetara ta zerien, hasta tanguak be ikasi gittuan ta. Hori Patxin arreba bixak, oin bisittaitten (di)ttut nik; Maria, elegante itten ebena tanguan, Gloria eta horreik ziren lagun haundixak.
- Haitzekuak?
A: Haitzekuak bai, Haitzekuak. Eta bestia Gloria berriz, oin semia Madrillen edo ez dakit nun dakon.
G: Zeiñek?
A: Gloria, Gloria, ez dakik Gloria, kantuan ederki itten ebena? Apellidua ez dakit zela dan. Billarren andria. Oiarzabal. Hori gerrako denporan hemen geratu zan eta gero Billarrekin ezkondu zan.
G: Gloria ez zuan hemen geratu.
A: Ezetz? Zela ez? Hemen ez zuan geratu? Sevillan bizi izan zuan ba.
G: Etorri ta gero edo.
A: Bueno, gu gerratik etorri eta gero behintzat zerien ba, harekin ezkondu zuan ta.
- Eta zera, hemen asko igarri zan hor Republika hasten da, horreik kontu guztiok dana dala izango dira Primo de Riveran denporan eta ez halakorik, ezta? Hori ya Republikia hasi eta gero, ezta? Izango ziren ya sindikatuok eta...
G: A, bai, bai.
- Primo de Riveran denporan hori dana, hori debekauta egongo zan, ezta?
A: Bai, lotuta.
G: Ba ixilixan, jentia baebillen baiña ixilixan.
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!