Oñati (Gipuzkoa)

Mutikotako lanak karretero

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-020-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

1941ean ibili zen Diputazioarekin lanean Alejo. Mutikotan Romualdo lagunarekin Errotabarrin ibili zen karretero, gurdi edota astoarekin alea ekarri eta irina eramanaz. Olabarrieta, Uribarri eta Garibai artean egiten zuen lan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Horreik Diputaziñoko kontuok noizkuak, zein urtetakuak dira?
A: Horreik, ba, 41kuak.
- 41kuak, gerratik etorri eta berihela.
A: Etorrittakuan segittuan etorri xatan neri, zera, arrebien etxian neuen. Oñatira ez nintzan etorten atrebiu amana, ama bera etorri zan hara zeatik halakotxe zera euen orduan eta; eta segittuan bi gizon etorri xatan eta Diputaziñokuak zirala eta neu zerien martxan ifinttera, eta ba pittin bat ibilli nintzan, hillabete baten edo, baiña Papeleran hots in nostaiñian ba esan nosten: "E!, hemen pentsaitten dot geraketia"; bestela ifiñiko nostain enkargau.
- Eta gerra aurretik esan dozu Legazpin ibilli ziñala gerra aurretik be.
A: Bai, urte askuan.
- Eta aurretik beste ofiziorik edo, Errotabarriko kontun bat aittatu dozu lehen, ezta?
A: Bai, egon nintzan Errotabarrin be.
- Mutikotan.
A: Bai, mutiko edo, bastante hazi...
- Eta han zer?
A: Han ba zorruak eruan eta, urtebete bat edo pasau neben zerian, nola amistadia geukan ba...
- Eta zorruak, baserrittara partiu edo...
A: Bai, burdixakin, Romualdo eta bixok ibiltten giñan eta gero astua be bageukan eta bakarrik fan bihar izaten zanian, bakarrik igual eta...
- Romualdo zer zan, zu baiño zaharragua, ala?
A: Ni baiño zerbait zaharragua, urte pare bat edo hiru bat zaharragua.
- Asko ez, ezta?
G: Lau bat urte bai.
A: Bai, izango (di)ttuk, bai holakoren bat izango dok, bai.
- Eta noraiño faten ziñain zorruak eruatera?
A: Olabarreta dana eta gero Urubarri aldia be bai, eta zerian, inguruan bastante.
- Burdixakin? Eta aldiko zenbat zorro gutxi gorabehera?
A: Ba hamar bat edo, dozenan bat edo. Klientenak ibiltten gittuan.
- Eta zer, behixakin edo idixakin edo?
A: Behixakin.
- Burdikadia bete eta...
A: Bai eta eruan uruna eta ekarri atzera alia.
- Orduan, karriuan.
A: Bai, lana, lana itten.
- Eta hala, mutiko gaztiak, behixakin, ala persona zaharren bat be joaten zan zuekin?
A: Ez, ez, ez, Romualdo eta bixok.
- Baiña nehiko gazte onddiok, ez?
A: Artian be behintzet bai, gaztiak.
- Eta Urubarriraiño faten ziñain, e?
A: Bai, Urubarri bai, zeraiño behintzat bai, nola da? Oin hotela indda dao ba hor.
- Soraluze?
A: Bai, Soraluzeraiño.
- Eta beherutz?
A: Beherutz hainbesteraiño ez.
- Zubillaga aldera eta ez?
A: Zubillaga aldera eta hainbesteraiño ez.
- Baiña San Pedro-Garibai bai.
A: Bai, hemen inguruan danian zertzen geben.
- Eta Koixkar ta Duruan ta?
A: Ezta, horreittara ez, alturatara ez.
- Eta Errotan ibilli ondoren, gero berihela fan ziñan Legazpira edo bixen bittartian beste nunbaitten ibilli ziñan?
A: Ba Legazpira fan nintzan hortxe zerien, Parrokixako lanak akabo eta gero, hiru-lau lagun fan giñan, han bihar eueilla eta zerian, eta gero anaia nola neukan han Papeleran ta nola neukan lana eskatuta; gaiñera gure anaien koiñatua zan enkargaua eta harek segittuan sartu oskun. Fazilla izango zan. Ekarri eben ajente edo zera, bertako nagusixa eta joño! Jakin ebenian lehen lana eskatuta neuela eta... ba segittuan fateko esan nostain, eurak abixau nostain.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia