Mandazainen bizimodua
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-082-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Maxalengoek egur-ikatza saltzen zuten. Egun osoan ibiltzen ziren mandoekin garraioan eta auzoko tabernetan bazkaltzen zuten. Semeak hasi arte, aita bakarrik aritzen zen lan guztiak egiten. Egun batean, San Antondik Erlaitzera eta handik Irunera joan eta itzuli egin behar izan zuen hurrengo egunerako txondor tokia prestatzera. Nafar hizkera egiten. "Txondarrari tokia egin behar jiran-bueltan". "Kontumbria zen Eup ittekua: eeeeeeeup".
- Proiektua: Oiartzuarren baitan
- Elkarrizketatzailea(k): Ane Lardi - Jose Luis Lardi
- Data: 2008(e)ko otsailaren 13a
- Iraupena: 0:03:04
- Erref: OIA-082/018
- Kodifikatzailea: Ane Lardi
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriari lotutako lanbideak , Baserria » Baserriko lanak » Mendiaren aprobetxamendua
Transkripzioa
- Zembatin saltzen zen 'o?
- Uste 'ut bost, bost peztan. Bost peztan saltzen zela.
- 'Ta zuek, karo, zuek bost pezta hoik jasoko zenittuzten, biño batzuk txondarra itten zutenin? Geo banatu in berko zenuten?
- Oi! Haikin patu! Zea, txondarra bukatzin zembat karga atetzen zen, kargako honembeste patu hairi. 'Ta haik 'e... Haik 'e diro gutxikin lana ingo zuten nahitanahiyez.
- Zuek 'e bai!
- Uan zakua... Bi milla pezta baliyo 'ttu. Bi milla pezta... Hamabi euro!
- Bai.
- Bai.
- Hamabi euro 'ta leno... Leno bost pezta. 'Ta geo gu 're ikatzakin 'ta... Bazkaldu 're nombatte in ber zaten zen ba 'ta! Iturriotzen... Zortzi errial kobratzen 'ta Matteonin sei errial. "'Ta beno, zea, Mattionea jon ber dugu, han bi errial gutxiyo kobratze 'ute 'ta hara jon ber dugu bazka ittea!" Hara, hara joten giñan askotan bazka ittea.
- Ordun bi errial asko baizen!
- Bi errial? Bai, eun euro biño gehiyo!
- Bai, hombeste ez, biño... Ba, asko!
- 'Ta Irunen 'ta Gurutzen 'ta non tokatzen giñan, bokarua jaten genun.
- 'Ta eunin... Kompaziyoa, hor ai baziñazten, e... Penai ayeka hortatik ai baziñazten, eunin zembat biaje itten zenittuzten?
- Bi biraje.
- Errentira?
- Bai. 'Ta lembiziko atta hasi zenin, orduan semik ez 'ta, bea bakar bakarrik. Kargatu zean, San Antondik gottiko mendi hoi zer da?
- Ze?
- Lesakako mugan San Anton gotti jonta!
- Bai, zean, Domiko aldi hortan?
- Bai, Domikotik 'ta... Domikotik eta geo txondarran jiran 'e atetzen zun ikatza 'ta berriz atetzeko tokiya in ber 'ta igual arratxin. Arratxin igual mandua hartu 'ta zeara. 'Ta handikan zeara, Domiko ondotik hartu 'ta San Antonen barrena beko zokuan barrena Erlaitzea. 'Ta Erlaitzetik Iruna. 'Ta geo san 'men ziyon: "Beno, berriz torko naz!" "Zu, ez zea etorko honea gehiyo!, Gaur ez zea etorriko?" "Bai, bai. Ni etorko naz berriz 'ta zeatu, prepatu ni tortzeko!" 'Ta geo Irunen arreba zun zea almazenakin, 'ta Irunen arreban itxian apaldu, 'ta arratxin mando gaiñin jarri 'ta dampa dampa Erlaitzea, Erlaitzetik beko zokoa, geo San Antonen barrena 'ta geo kostumbria zen ieup ittekua! Hola urrutitik "ieup...!" Eju haundiya 'ta ieup bat in 'men zun haundiya 'ta "Hara, hara hara, mandaziya hemen yeu, mandaziya, muittu berko dieu 'ta (muittu)berko dieu 'ta!" "Non heldu duk uain garai hontan? " 'Ta bai, berriz 'e txondarrak tokiya in ber jiran bueltan. 'Ta geo eun guziyan itxian. Biño...
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!