Egur-ikatza
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-082-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Oiartzuarren baitan
- Elkarrizketatzailea(k): Ane Lardi - Jose Luis Lardi
- Data: 2008(e)ko otsailaren 13a
- Iraupena: 0:02:34
- Erref: OIA-082/017
- Kodifikatzailea: Ane Lardi
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Mendiaren aprobetxamendua , Baserria » Baserriko lanak » Baserriari lotutako lanbideak
Transkripzioa
- Bai, uaiñ, uaiñ... Oain dela bi hiru urte 'ro Oiartzunen in 'te zea, txondarra.
- Bai.
- Hor zea, Penaiko zoku hortan. Hor ailletu naz mandua kargatzen.
- Len 're itten zin hor txondarrak?
- Bai, bai. Len leno 're bai. 'Ta oain nombatte gootu ziyote kapritxu hoi in ber zutela 'ta...
- Bai. Horregatik, ohittura zeatzetik.
- Bai, aleiya, Altzibarko fiestetan in zandu 'men dula, zea, guekin aitzen zen gizon batek, zea Petxi 'men zun izena. Petxik txondarra in 'men zula Altziberren. Urte asko, gu gaztiak giñala! Ni ez naz akortzen.
- Biño... Ordun 'e izango zin kapritxua zuna 'ro, dirua zuna 'ro...
- Bai, horrea jon giñan kustea, nik 'e afiziyua ba, mandukin 'ta, kustea: "kusi ber dit ba, ze nola itten 'uten 'ta!" Nik urruti xamar jarri nitzan, haik ez kustetik 'ta zea, hasi zin manduk kargatzen 'ta manduk kargatzen jakiñ ez!
- Ai!
- 'Ta bateik san ziyon: "Ze, hi, nola itten da?" " Ez, nik ez zekit nola itten den!" Nei kusi harek! "A hor, non don gizon bat, horrei san kiyok!" 'Ta ni... nik esan 'be ezin ba jon!
- Karo.
- 'Ta geo... Geo izauty zitenin: "Hi ze, torri, torri yai, torri yai honea 'ta! Ordun jon 'ta zeatu nittun.
- 'Ta iozeiñ moun ezin kargatu? Hoi ongi kargatu ber (...)
- Ongi... Hemen 'e eozeiñ moutan hasten baza ez 'zu ongi ingo!
- Ez.
- Ber du bakotxak be opiziala, jatorra ez dut saten, biño bai, pixka 't ber da. Pixka 't ber da.
- 'Ta nolaz... Ze.... Ze eamaten zenittuzten, xiextuk, 'o zakuk 'o hola?
- Ez, ez. Zakutan. 'Ta geo zakuk in ber dia lazua, lazua jarri bi ixkiñetan, geo hain gaiñin beste bi, erdiyan beste bat.
- Bost.
- Bost.
- Karga 're gutxi izango zun zakuk beti jakiña, ikatzak karga ttikiya baizun.
- Bai.
- Egur ikatza.
- Eur ikatza. Bai, ordun ez zen deus 'e hemen. Iozeiñ ixkitan, espoloyo koxkorra... Ttikitan zea eurrak hausten emakumi denak! Ikatza 'ta, ikatza... Neuan ikatzin ez iñon eta gu... Mendiyan hartu zea, ikatza 'ta Errentira zuzenin 'ta etorri 'ta lepotik heldu manduai zea: "Karbonero, nei zako bat, nei zako bat, nei zako bat!" Geo kastañero bazen Errenteiyan, ttiki bat. "Mandaziyak, kauendio! Nei hamar zako, e! Ikatz... Gaztañak erretzeko! Hamar zako, e!" "Bai, ez da denantzako ailletzen!" 'ta "Beno, nik ber dit ba!" 'Ta bertan deskartu denak.
- 'Ta gotze al za zakua zembatin saltzen...
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!