Azpeitia (Gipuzkoa)

Baserrien jabetza eta inguruak

Baserrien jabetza eta inguruak <p>Baserri inguruan basoa zen dena. Inguruko baserri gehienak duke batenak ziren, baina I&ntilde;akiren familiaren baserria ez, hori familiarena berea zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Baserri inguruan basoa zen dena. Inguruko baserri gehienak duke batenak ziren, baina Iñakiren familiaren baserria ez, hori familiarena berea zen.

Transkripzioa

- Ta bueltan esan dezu basoa zala dana?
- Bai, hombre, oin'e hala dao.
- Zuen etxen aitte ta basotik bizi zien, bason itten zuen lan?
- Bai, hamen basuen, diruik geyena hartu generalin. Etxiek hamen geyenak zien maizterrak, dukie nagusi, hamen basarri geyenak Aitzemarri eta hamen Erreztik eta etxe asko baiño, auzuen beona o bertaku o baso-jabiek.
- hau bea basarri zenena zan?
- Bertakua, bai.
- Zure aittena zan?
- Bai, bai, lehendikan hala izengo zan edo ta gero erosi're terreno dexente erosi zittuen itxurie ta baso asko zeuden ta beti're basuakin, zeakin, labrantziakin baiño diru gehiyo hartu o zeoze
dukia esan dezu. Nungoa zan dukia?
- "Duque de Granada" o zer zan ba zea hori. Ta horren basarrik zin hamen, ba Oiñetzen ta Atzerrekan ta Matximentan (Matxinbentan) ta danak horrenak zien hamengo zeak, basarriyek danak geyenak, geyenak ta onenak. Gure aitte zanak esango zizun dukiena ehizako baxtar batzuk bestalden hor Txagorri te ez dakit zein te... Bai, bai.
- Bueno, baiña zuena izan behintzat.
- Bai, kaxkarra bazan'e.
- Hoi da, zenbat urte euki lezazke honek, Basandik?
- Ez dakit, ez dakit zenbat eukiko ditun, baiño bostehun o hirurehun o arrastua da zihero, zeoze.
- Baiño bostehun buelta hortan.
- Seguru, pentsatzen det nik edo. Ez dakit. Hola beitute're ez dago ikusteik, baiño zaharra da.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia