Zumaia (Gipuzkoa)

Administratzailea etxera etortzen zen errenta kobratzera

Administratzailea etxera etortzen zen errenta kobratzera Urtero errenta pagatu behar izaten zuten. Azkenaldera administratzailea etxera etortzen zitzaien errenta kobratzera. Zumaiako beste baserri batzuetan ere maizterrak ziren eta denak euren etxean elkartzen ziren errenta pagatzeko. Errenta gariarekin eta kapoiekin ordaintzen zen. Baserriaren tamainaren arabera kapoi pare bat edo bi entregatzen zen. Kapoiekin ordaindutako errenta bai, baina gariarekin ordaindutakoa berak ez du ezagutu. Gerora garia norberarentzat izaten zen, baina dirutan ordaindu behar.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ZUM-010-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Urtero errenta pagatu behar izaten zuten. Azkenaldera administratzailea etxera etortzen zitzaien errenta kobratzera. Zumaiako beste baserri batzuetan ere maizterrak ziren eta denak euren etxean elkartzen ziren errenta pagatzeko. Errenta gariarekin eta kapoiekin ordaintzen zen. Baserriaren tamainaren arabera kapoi pare bat edo bi entregatzen zen. Kapoiekin ordaindutako errenta bai, baina gariarekin ordaindutakoa berak ez du ezagutu. Gerora garia norberarentzat izaten zen, baina dirutan ordaindu behar.

Transkripzioa

- Eta esan dezu, urtero-urtero, errenta pagatu behar, ez, gariakin?
- Bai, bai. Errenta paatzea. Ta azkenaldea, azkenaldea… Karo, hamen […] bazauzkan zeak, basarriyak harek. Ta azkenaldea bere zea, bere nausiya o, beak zakan, ipiñita zakan gizona gure etxea etortzen huan kobratzea, errenta kobratzea. Ta hamen eoten hittun hori… Zumaiako [Probes] basarriya badakik nun daon? Hoiek danak gurekin batea maixterrak hittun. Hoiek gure… honea etortzen hitun errenta paatzea.
- Paatzea.
- Bai.
- Lorera.
- Lorea. Loren itten ziyen zea, reuniyua. Maiordomua horrea etortzen huan kobratzea…
- Administradoria.
- Eo administradoria o…
- Bai, bai.
- Guk maiordomua esaten deu.
- Maiordomua esaten dezue.
- Ta horrea beren kapoiakin, ordun kapoiak entregau behar izaten hittun.
- A bai, e? Garia eta…
- Gariya ta kapoiak. Ta kapoiak eukitzen zixkin, ba, karo… Basarriyak, segun ze kategorittako baserriyak zian, eukitzen zuen batzuk bi, bestiak bi pare kapoe, hola. Baserri haundiyenak hola, bi pare kapoi o hola eukitzen zixkiñ.
- Bai, e?
- Ta txikiyenak eo hola, basarri narras xamarrak zienak, eo karo, langilleik ez zianak, o… Leku batzutan ez huan [hamengo baserritan], ze esango det, gu, Zelaieta hor goittik behera daon […] barreneko basarriya’re harena huan. Ta hori, ba, ez huan lantzen.
- Karo, terreno gutxi ta…
- Terrenua asko zakan, baiña langilliak ez! Ta geo, handik pixkat behero, hamen ordeka-ordeka hittun ta han aldapak! Ta karo, harriya’re urria zeon han, goldian ta itteko ta… Oseake, diferentiak hittun zeak, nota diferentiak zazkan. Hola bizitzen hitun. Baiña hua’re, hark kapoi pare bakarra hasi.
- Zuek bi.
- Guk bi, bi.
- Bi pare.
- Bi pare eukitzen giñun guk. Karo, hamen itten huan zea… Gure etxian, azkenengo igual hamar o, hamar baiño urte gehio huan, ingo huan gure etxian, zea, entrega. Ta klaro, ordun’e lehenotik Zestuan entrega itten ziyen gariya. Baiña geo ya hori haundiya zala, ta zea, estadua eo administraziyua Madriden presiyuak iten hasi huan, ta handik aurrea ez huan gariya entregatzen. Gariya hiretzako, baiña, zea, honenbeste diru, honenbeste pezeta urtian pagatu behar hittun.
- Errialak o…
- O errialak, o…
- Eta hori noiz aldatu zan gutxi gorabehera? Ze urtetan?
- Esaten dit, ba, ni… Ni mutil koskorra nitzan. Nere denpoan behintzat. Ni mutil koskorra… karo! Nik ezautu nixkin, ta, hoiek, kapoiak entreatzen ta… Gariya entreatzen ez niñ ezautu.
- Ez.
- Gariya entregatzen… Baiña hamengo gerra ta baiño lehenotik…
- Leheno.
- Lehenotik, aurretik. Hori baiño lehenotik.

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia