Oiartzun (Gipuzkoa)

Beren hegazkinak, eraso

Beren hegazkinak, eraso <p>Domingoren anaia Loiolako kuartelean zegoen soldadutza egiten,&nbsp;errepublikazaleek hartu zutenean. Soldadutzan frontean ibili zen anaia: beren hegazkin batek bonbardatu zituen, deskuidatuta, eta zauritu egin zen. Beste auzoko bat ere han zen. "Eskoiak eta ezkerrak esaten zen lehen, guk ez genun enteintzen mi&ntilde;o".</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-082-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Domingoren anaia Loiolako kuartelean zegoen soldadutza egiten, errepublikazaleek hartu zutenean. Soldadutzan frontean ibili zen anaia: beren hegazkin batek bonbardatu zituen, deskuidatuta, eta zauritu egin zen. Beste auzoko bat ere han zen. "Eskoiak eta ezkerrak esaten zen lehen, guk ez genun enteintzen miño".

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ordun, anai bat zon soldao zona, eta ze in zuten, gorriyak hartu? 'O bea gorriyakin zon?

- Gorriyak sartu Loiyolan!

- A...! Hoi da, hoi da, hoi da. Handik eskapo in ber!

- 'Ta handik eskapo in nahi 'ta beák hartu 'ta beákin batin eaman!

- Hoi da.

- 'Ta geo... Beákin batin hasi guardiyak itten 'ta guardiyak itten jarri zenin, nombatte eskapo in nahi, berriz 'e lengo lekura pasa nahi, berriz 'e hota pasa nahi. Eskoiyak san zuten... Eskoiyak eta ezkerrak saten zen ordun, 'o ez dakit, guk ez genun enteintzen zer zen, biño...

- Bai, bai, bai.

- 'Ta geo behintzat soldauska: "no! Nik noizpatte jon ber dit ba, alde in ber dit ba, alde in ber dit ba" 'Ta beti pentsatzen. Botak eta eskopetak utzi bertan 'ta hankutsik, kamiyun hankutsik soiñua atetzeko beldurrak. 'Ta geo honea pasa.

- 'Ta karo, geo 're beldurra.

- Hemen beldurra geo sartzeko

- Karo

- 'Ta leno gue atta 'ta ikatzakin Donostira jon itten 'ta han izauna izaki karbonerua. 'Ta karboneruk itxian sartu hura 'ta han san nola eskapo torri zen 'ta haik hartu. 'Ta haik hartu zutenin, geo haik amai abixatu, seme bat bazutela han, zean Donostiyan. Hain itxian badola seme bat 'ta geo... Geo berriz 'e lengo lekura jon berko zula, 'ta geo lengo lekura entreatu be burua, biño... E... Beldurra, biño ez ziyoten kastigoik eman.

- Enteinttu zuten.

- Ez, ez ziyoten man.

- 'Ta geo hua non geldittu zen? Non aittu zen hua geo?

- Hua geo zea, Loiyolan, geo hok... Hoik hartu baizuten. Kaiñoiyakin 'ta hasi baizin. Biali baizittuzten hortikan 'ta geo Loiyolan sartu.

- 'Ta frentin 'ta ibilliya bai al da? Beste anaiya 'o...

- Frentin ibilliya da hokin. Hokin frentin. 'Ta batian betikan sartu 'men zin aurrea 'ta abioiya torri 'men zen bestik bombardeatzeko 'ta hok bombardeatu!

- Jesus!

- 'Ta ez 'men zutela uste hain aurrea jonak zila betik. 'Ta guria herittu iñ zen. 'Ta batzuk hill 'e bai, asko. 'Ta geo Bitorreneko zea 're bai! Bitorreneko... Bitorreneko, Bitorreneko Ezkerra saten geniyon... Manuel zun noski izena. Hua 're bai. 'Ta geo erretratua haundiya bai, ehunda gehiyo karri zittun harek zea, kuadro haundi bat karri zun. Pena dakat hua ez altxatua. Urte mordoxka iyuki 'ttut, biño geo ez zela bertuko 'ta, biño gaur... Gaur telebisiyun hartzeko 'ta

- Bai, bai.

- Zarra hartatik berriya atera ingo luteke

- Berri berriya ateko zuten!

- Hoixe.

- Bai, oain bai.

- Bai. Gerran nola herittu zin denak... Jakin ezkio... Jakiñ ezkio zerbaitako serbitu zula... Altxatuko nun, biño...

- Biño ordun ez geniyon kasoik itten.

- Ez 'ta pentsatu 're, biño oaiñ...

- Oain pena.

- Pena 'akat bai. Bai 'ta geo jakiñ ezkeo uan mandukin 'e ateko genittun erretratuk mendiyan 'ta nola ibiltzen giñan, biño... Uaiñ akortzen dia. Uaiñ pixka 't bertuta.

- Bai, uain kontutzen...

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia