Oiartzun (Gipuzkoa)

Gorrietatik ihesi eta altxatuen beldur

Gorrietatik ihesi eta altxatuen beldur Gerran, Loiola hartu zutenean, bere anaia han zen soldadutza egiten. Francoren aldeko soldaduek Olanditxonen (Olantxene) jarri zituzten kanoiak eta Loiola aldera botatzen hasi ziren. Anaiak ihes egitea lortu zuen Loiolatik, eta, gero, beldurra zuen berriro ere Francoren aldekoengana aurkezteko. Baina, azkenean, ez zuten zigortu. Zinpi ta zanpa. Pestak ikusiyak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-082-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerran, Loiola hartu zutenean, bere anaia han zen soldadutza egiten. Francoren aldeko soldaduek Olanditxonen (Olantxene) jarri zituzten kanoiak eta Loiola aldera botatzen hasi ziren. Anaiak ihes egitea lortu zuen Loiolatik, eta, gero, beldurra zuen berriro ere Francoren aldekoengana aurkezteko. Baina, azkenean, ez zuten zigortu. Zinpi ta zanpa. Pestak ikusiyak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gerra gotzen za zu, Domingo? Zuk ordun izango zenittun...

- Bai, hamaika urte nik. Gerra akortzen naz, zea... E... Gorriyak 'o saten zen leno, ezkerrak 'o gorriyak 'o 'ta, haik San Markon zin sartuak. Gue anaiya difuntua han zen, zean... E... Loiyolan serbitzen. 'Ta haik sartu zinin, haik hartuko zuten, gorriyak 'ta geo Maxalendikan, Olantxengo zoku hortikan jarri zeak, kañoiyak 'ta hara hasi ber zutela tiroka 'ta alde itteko denak hortik. 'Ta hortik denak alde in genun, mando 'ta behi 'ta zokor 'ta hartu 'ta zeara, Aixtiurura. Denak. 'Ta kañoiyakin hasi zin, zimpiti zampa botzen zeara Donostiko kuartela 'ta. 'Ta geo guria 're, gue anaiya 're haikin batin atzea. Oaiñ, noaiño jon zin atzeka ez dakit. Biño, guria beti pentsatze ai 'men zen, guardiyan 'ta 're hasi 'men zen hua 're itten 'ta, "ño, nik oain alde in ber dit ba nolazpatte! Alde in ber dit ba! Berriz 'e hota, hota pasatzeko!" 'Ta eun batin eskopeta 'ta, zapatak 'o galtzak 'ta eantzi 'ta hankutsik torri 'men zen kamiyun. Bai torri 'men zen auro! Denak utzita alde in 'men zun! 'Ta geo hemen 'e hota... Hota arrimatzia ez atrebitzen 'ta Donostiyan izaki ezauna, ikatza hartzeko izauna 'ta han sartu. 'Ta geo haik abisatu, zeai, atta 'ta amai nola zen zea, mutilla hain itxian Donostiyan 'ta. Geo, geo presentatzeko berriz 'e hota, 'ta hota presentatu. 'Ta kastigoik ez zun izandu, beno, ez zen haren kulpa 're 'ta! Ba! Holaxe pestak kusiyak!

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia