Oiartzun (Gipuzkoa)

Elizako betebeharrak

Elizako betebeharrak <p>Konfesatzera joan, eta azkarrena, aurrena. Apaiza batzuk gaiztoak ziren; besteak, hobeak. Libretarekin ere joaten ziren; pezeta jarri behar izaten zen. "Hua gaixtua zen arront". "Pekatua zer tzen ez genekigun mi&ntilde;o".</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-082-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Konfesatzera joan, eta azkarrena, aurrena. Apaiza batzuk gaiztoak ziren; besteak, hobeak. Libretarekin ere joaten ziren; pezeta jarri behar izaten zen. "Hua gaixtua zen arront". "Pekatua zer tzen ez genekigun miño".

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- 'Ta konfesatzea jonta 're pizkorrena aurrea 'ta! Han Serora 'ro, emakume 't biltzen zen 'ta "aizu, zu zea, ni hau biño lenuo naz ni 'ta" beno, harek besotik heldu 'ta jarri aurrin 'ta hua 're moldatzen.

- Eta apaizak zein zin ordun?

- Apaiza...

- Don Antonio.

- Don Jose...

- Don Jose ez. Hau ez ordun. Don Jose Bergaetxe ez. Don (...).

- Ez geoztik geo.

- Geoztik. Don Antonio 'ta, Don Pablo 'ta, Don Juan 'ta.

- Don Juan 'ta Don Jose Luis.

- Don Jose Luis.

- Don Jose Luis tortzen zen. Bazen beste bat, Don Eustakio. Gaixtua zen arront. Harrei lurrin harri koxkorrak billu 'ta han belauneko jarrazi 'ta... Hua gaixtua zen. Biño Don Jose Luis 'ta hoik, ez, hoik pranko gizon onak zin.

- Don Jose Luis zea beti, "zuen txerri tokiyan bauk Jangoikua 'ta..." hola, dena holaxe.

- Bai.

- Gizajua!

- Ez zea 're joten giñan libreta 're. Astian pezta bat 'o ez dakit ze jartzen genun.

- Hillin, hillin ez al zen izaten, hillin pezta 'ro?

- Hillaetin pezta 'ro, hillaetin 'ta... Joten giñan 'ta be esplikaziyua itten 'ta gu berriz, esplikaziyua alde iñ nahi handikan 'ta. "Hi txikito, Jangoikua non duk?" " Leku guzitan!" "'Ta zuen txerri tokiyan 'e ba al duk?" "Ez, guk ez dugu zerri tokiyik!". "Beno, ongi ziok!"

- Jo, erra. Konfesatzea jonta ez zenuten pekatu haundiyik izango, Domingo?

- Konfesatzea, konfesatzea jon 'ta, behiñ 'e pekatua san ber, zer zen, pekatua zer zen 'e ez genekigun, biño... "Amai erritan 'ta amak sana in nahi ezik 'ta."

- Maldiziyon bat 'o beste 'o... Hola.

- Zerbatte barrenin saten zun 'ta salbe bat errezatzeko 'ro 'ta. Geo harek gurutzia eskukin itten zunin, ordun martxa! Poza erra bai ordun!

- 'Ta hara 're oiñez, kalea, ez?

- Oiñez, hoixe! Ordun ez zen kotxeik eta deus 'e.

- Dena oiñez.

- Oiñez.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia