Donostia (Gipuzkoa)

Urte asko nobiotan

Urte asko nobiotan <p>18 urterekin hasi zen nobioarekin Joxepa, eta 25ekin ezkondu zen. Miren 26rekin. Dantza egiten beraien gisara ikasi zuten. Ez zegoen mutilei helduta dantza egiterik. Guarda ibiltzen zen, bastoiarekin joka. Denak Lasartera joan ziren, haserre, santiotan, herriko festei boikot eginda.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-045-035 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

18 urterekin hasi zen nobioarekin Joxepa, eta 25ekin ezkondu zen. Miren 26rekin. Dantza egiten beraien gisara ikasi zuten. Ez zegoen mutilei helduta dantza egiterik. Guarda ibiltzen zen, bastoiarekin joka. Denak Lasartera joan ziren, haserre, santiotan, herriko festei boikot eginda.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta, mutillekin-eta ibiltzen ze adiñetan hasi ziñeten?
-Joxepa: Uf, ba ni nobiyotan, oain dakaten gizonakin, hemezortzi urtekin.
-Miren: Hemezortzi urte... nik gehiyo.
-J: Ni hemezortzi urtekin hasi nitzan. Nik nobiyotan zazpi urte in nitun.
-M: Zazpi urte...
-J: Bai, eta oain in dittu abuztun berroita hamar urte ezkondu giñala.
-M: Bai.
-J: Bai, abuztun oain in dittu.
-M: Gu setiembriam. Hurrungo setiembrian ingo ditteu berroeita hamar urte.
-J: Ikusi.
-M: Urtebete gazteo… hau baiño urtebete beranduo ezkondu giñan.
-J: Bai.
-M: Ni hoeita sei urtekin.
-J: Ni hoeita bostekin.
-Garai hartan nobiyotan denbora asko iten zan, ezta?
-J: Esate izut pa! Ni, nik zazpi urte in nitun. Zazpi urte in nittun nik.
-Eta nun ezautzen zian mutillak?
-J: Nik hemen, tabernan hemen. Klaro...
-M: Guk Irubiden ta /da/.
-Irubiden? Ta dantza iten nun ikasi zenuten?
-J: A, geren gixa!
-M: Dantza itten?
-J: Sueltuan ta /da/…
-M: Hementxe ikasiko genun…
-J: Geren gixa!
-M: Bai. Festetan ta /da/!
-J: Klaro!
-M: Santiyotan ta /da/.
-J: Klaro!
-M: Eta zea, sueltokua jotzen bazun baltzian…
-J: Bai. Eske ordun ez zan /etzan/ hemen sueltuan, o… baltzian itten, e!
-M: Baltzian itten.
-Ez?
-J: Galaziya zeon. Ez zeon /etzeon/ itteik.
-M: Ez zeon /etzeon/ itteik. Suelton.
-J: Eta geo, azkenian, in behar gendula ba baltzian eta... Illoba, apaizan illoba zan, gaiñea! Eta apaizak… bueno, guardak galarazten zun, baiña apaizangatik!
-M: Guarda zeon ba Zubietan, guarda bat.
-Guarda zeon?
-J: Bai, guarda, bai…
-M: Be uniforme ta guzti ibiltzen zan, e.
-J: Bai, bai, bai.
-M: Be bastoiyakin, e. Eta bastoiyakin jo´re bai, e!
-J: Bai, hoixe! Buenooo...
-Dantza elkarrekin... ?
-Jo: Bai. Ta geo ze in...
-Baltzian iñ ezkero...
-J: Ze in gendun, zea batzutan, o santiyo zeatan...
-M: Jai batian, festak zian...
-J: Festetan...
-M: Herriko festak, santiyotan.
-J: Bueno, nahiz ta sueltuan jo, baltzian ingo gendula. Ta bueno.
-M: Kontra itteatik.
-J: Kontra itteatik.
-M: Danak alkar hartuta.
-J: Hasi gea ba, […], mutillakin baltzian, ta ze, ta guarda bastoiyakin, daneri joka! Joka, e? Eta geo: “A, bai?”. Santiyo biarrena zan, uste det /ustet/, gaiñea!
-M: Bai, ta danak festak utzi, ta danak Lasartea!
-J: Danak Lasartea!
-M: Kuadrilla osua, danak kantari.
-J: Lasarten, Santa Ana.
-M: Bai, Santa Ana.
-J: Danak harea!
-M: Kuadrilla osua Lasartea, danak hemengo festak utzita, zea, boikot inda martxa!
-Hori santiyotan?
-J: Bai, santiyo biarrena...
-M: Utzi ez ziguelako /etziguelako/ baltzian. Ta Lasarten uzten baizuen. Zubietan ez.
-J: Zubietan ez. Zubietan ez zuen /etzuen/ uzten hola, uuuu…

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia