Mandazain lanak ahitu
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-082-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Inguru hauetan lana ahitu zenean, Zerainera joan ziren lanera. Dena oinez. Han zegoela, soldadutzara deitu zuten. Ez zuen joan nahi baina derrigorrez joan behar zen. Soldadutzatik etorri ondoren, zenbait lantegitan ibili zen. Azkenean, paper-fabrikan bukatu zuen. Gaur egun, lan gutxiago egiten du, baina osasuna du falta. San Jun. Karranpa.
- Proiektua: Oiartzuarren baitan
- Elkarrizketatzailea(k): Ane Lardi - Jose Luis Lardi
- Data: 2008(e)ko otsailaren 13a
- Iraupena: 0:03:30
- Erref: OIA-082/004
- Kodifikatzailea: Ane Lardi
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriari lotutako lanbideak
Transkripzioa
- Ni 're atta... Attak 're... itxian geldittu nahi 'ta, ni bakarrik ezin ba ibilli 'ta geo morroi bat karri genun Lesakatik. Geo morroiya 'ta biyek biltzen giñan.
- A!
- 'Ta geo hala, hala, hiru lau urte in genittun 'ta geo hemen lanak attu, 'ta hemendik Zeraiña jon giñan. Han bazela lana 'ta hara jon giñan. Goizin ate lautan itxetik, Maxalendik'ta illunaarreko zortzitako ailletu. Hernaniko... Euna zabaltzeko Hernanira, Tolosa, Segura, Zeraiñea azkeneko!
- 'Ta manduakin.
- Manduakin. Gaiñin aspertu, oiñez 'e aspertu 'ta, segi 'ta segi, 'ta behintzat, arratseko ailletu giñan 'ta geo han aittu giñan lanin. Geo soldao han... Eun batin fiestak tokatu, 'ta soldao joteko tortzeko deiya. 'Ta hua 're aldrebes. Hango fiestak utzi 'ta ez torri nahi 'ta bai, "torko 'ttuk itxea nausiyak billa eta hor jongo duk geo" 'ta. Derrigorrin jon in ber geo. 'Ta azkeneko trenin torri giñan Errentira 'ta handik oiñez. Gaur ez litzake umia 't eskola jongo oiñez. 'Ta gu berriz, kilometruk oiñez.
- Bakar bakarrik.
- Ohittura 're hala zen 'ta!
- Bai, difentzi erra bai.
- 'Ta geo, soldao jon giñan 'ta soldaotik torri 'ta... Bi urte pasa nittun 'ta, handik torri 'ta nombatte lana in ber ba 'ta. Hortxe, lembizi piño zuitzen, 'ta piño mozten 'ta geo desmontin bazela lana, zea, San Junen 'ta desmontin 'ta... Ño! Nekatu itten! Geo beste gizon batek san Luzurenin bazela dirua atzeko moua 'ta harek bi anai mango zittuztela 'ta guk beste bi anai 'ta zortzi laun zoziyo. 'Ta han 'e bi urte pasa genittun 'ta bukatu. 'Ta geo Lizararzun, obra 'ta. Lizarazunin bi launek altxatu harriya 'ta bizkarrin hartu 'ta han hua ez zela posible hala ittia 'ta geo harrei esan, zea..."Zu gui launtzen hemen 'ta papeleran sartu ber 'zu" Papeleran sartu 'ta leno astian desmontin larogei duro irabazten 'ta geo fabrikan betzi durokin.
- Jo!
- Jo! Hua, hu jornalan mixeiya! Biño, segi 'ta segi 'ta. Errelebun 'ta. Errelebun 'e itxian laundu itten pranko, 'ta segi 'ta segi 'ta errealoik maten ez 'ta hasi nitzan ate in ingo nula 'ta hasi nitzan 'ta hango gizonak: "Aguanta zak pixka 't Domingo, aguanta zak pixka 't!" 'Ta aguanta 'ta aguanta 'ta gaur hola geldittu giñala, ez nun pentsatzen 'e!
- Buelta hartu?
- Buelta hartu 'ta jornala polittakin 'ta beno. Oaiñ hementxe. Baserriyan 'ta aittu ga 'ta azkeneko saldu denak eta oain, oaiñ bizi in ber 'ta oaiñ 'e zerbatt. Batin reuma dela 'ta, bestian zer dela 'ta, oaiñik komeiyak!
- Hoik lengo desgastik dia Domingo!
- Bai, bai.
- Karo. Oain dembua, dembua sobran, biñon... Nahi dena itteko...
- Nahi dena ezin iñ oaiñ! 'Ta beno, oaindikan pranko ongi no.
- Bai, bai.
- Botikik ez dut deus 'e hartzen oaiñik.
- A, ez e?
- 'Ta... Beno, batzutan karranpak hartu 'ula 'ta beti zerbatte izaten da, biño, behintzat...
- Harrittu itten al za?
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!