Bizimoduari aurre egiten
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-052-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Alargundu zenean, senarrak utzitako txondorretik atera zuen diruarekin terrenoa eta etxea hartu zuen Arraguan. Alargun-sari eskasa gelditu zitzaion, senarra hil zenean enpresa aldaketa tokatu zelako. Hika.
- Proiektua: Oiartzuarren baitan
- Elkarrizketatzailea(k): Ane Lardi
- Data: 2007(e)ko urriaren 03a
- Iraupena: 0:02:37
- Erref: OIA-052/021
- Kodifikatzailea: Ane Lardi
- Gaia(k): Ekonomia eta industria » Emakumeak lan-munduan (etxetik kanpo)
Transkripzioa
- ...Inuzentzio" 'ta "Bai, guk ahalegiñak itten ttugu bera ongi izatetik". 'Ta geo hau itxia itteko terrenua eosi nun lemizi, 'ta geo koñaduk in zin, miño nik jarrita dirua. Nik dirua... ne gizona hil zenin txon... gue gizona denatan zen saiatzen... zuk ez dakizu txondarra zer den.
- Bai, ikusi dut.
- Ikatza itteko, beno. Bai. 'Ta itten zin holakuk 'ta ikatza saldu 'ta beno, ahal 'zunak... 'ta hil zenin gellittu zin ez dakit zenbat... hoi eosi in ber izaten da. 'Ta torri zitzaian gizon bat: "Nik eosiko 'izut" 'ta "Ez. Neonek ingo ttut hoik. Gizon bat billatuko 'ut eta...". Neonek in nittiñen, txondarra haik eosi 'ta ikatza. 'Ta ordun hamar milla duro asko zen e! El año sesenta. Eta harrekin ni itxia itten hasi nitzan. Ni ez hasi, ne kuñadua, miño ne dirukin. 'Ta geo zor utzi nuna kobratzeko atzetik beti, 'ta beste koñado batek esan zin: "Horrei muturra itxiko yogu 'ta nik mango 'izut dirua". Hoi denak ikusi ttut nik! Miño, ni hemen nion.
- 'Ta gizona, zentralan kargua zuna izango zen?
- Bai. Miño ze pentsa... ze pasatu zen? Ordun Iberduero... Vasco dena Iberdrolak hartu zittun. Miño gizona neria hil zenin Ibarduero pasik zin zentralak miño personala pasa gabia 'ta ni geldittu nitzan una... erretiru mixerable batekin cuatrocientas cinco 'ta hamaika ume. Ni geldittu nitzan, cuatrocientas cinco pesetas. Aquí estoy yo.
- Klaro, dena zuk ate ber?
- 'Ta hoi denak... san zin obispuk: "Ez dakazu eliza 'ta deus jon berrik zerua ederra 'zu", "Ez dakit, han 'e azkena izango naz ni, por tonta".
- Han 'de itxia in berko 'zu, ez zattuzte erregalo mango!
- Parra in zun, "Han 'e azkena izango naz ni por tonta".
- Jo miño, in zenun zuk zea erra e? Hainbeste seme-alabakin...
- Bai.
- 'Ta itxian jabe iñ!
- 'Ta itxian jabe, bai, 'ta gaur milloiak baliyo 'ttu honek. Hoik terreno hoik denak neriak dia; baatziak 'ta hoik denak, honenak dia, itxia honenak.
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!