Gerra aurreko giroa
- Proiektua: Oiartzuarren baitan
- Elkarrizketatzailea(k): Ane Lardi
- Data: 2007(e)ko urriaren 03a
- Iraupena: 0:02:13
- Erref: OIA-052/011
- Kodifikatzailea: Ane Lardi
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) , Politika » Gerra aurrea » 1931-1936: II. Errepublika
Transkripzioa
- Len zena 'ta geo ez zena 'o...
- Nik ez dakit... leno gerra aurretik 'e mixeia zen zu, mixeia galanta. Hau zea da Gorka seuraski, semia... Gerra aurrin goseik ez zen miño pakeik 'e, ordun 'e huelga 'ta... nasiya jendia. Arditturri lanin ai zen ordun 'ta ni tropak torri zinin Portuberri dena jendez betia zionen huelgan zolako. 'Ta ordun tropak zer zin 'ta ez zen... "Bai, zea Endarlasako zubiya bota 'ute tropak" 'ta... Geo handik bi eunea azaldu zin hemen. Geo Eskasea, aitzia izango zu? Eskase tropak estrenatu zuten lo itteko arratsin, geo zabaldu zin denin 'ta...
- 'Ta gerra hasi aurretikan arguyua 'ro aitzen al zen zerbatt heldu zela 'o okerrea zijula zerbatte 'o?
- Bueno, sinixtu 're... jendia bakizu, lanik gabia gaztia dena itxian, iñork 'e ez zun lanik, miño gerra torko zelik iñork 'e ez zun pentsatzen. Ez zekitenen gerra 're zer zen 'ta. (Atzokui san niñen) 'ta Naparrun hasi zela, atzoko kontuk bai, handik etorri (da) General Mola, naparra zen 'ta harrek ekarri zizun tropak, lenbizikuk. Handik hasi zen Pamplonatik, han 'e herri ttiki guziyak, etorri nahi ez zuna apusillatu 'ta, han likidaziyua izugarriya inta torri zen. Torri 'men zen. Nik hangua lehengusu batekin, neriakin, ezkondua bada 'ta harrek hala saten zun: zazpi senirekin geldittu zela hain ama 'ta atta eaman 'ta geyo ikusi ez. 'Ta hola asko, han? Ez... ni Zaragoza bastante, beno, bastante jon naz, 'ta Zaragoza guzela zenbat herri beltx-beltx-beltxak hutsak. Denak gerrako dembun hartu 'ta karri 'ta geo... Oaiñ, tartin ateratzen dia batzuk, hemen, handik hemengo familiarrak jon 'ta ben terrenua izaki 'ta itxe batzuk bat 'o beste iñak eta hola ikusten dia. Miño gañekuk? Nada, abandonatuk itxiak. Herriyak hantxen, herri osuak.
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!