Gerra ondorengo lan eskasia
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-015-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gizonak, ahal zuenean, baserritik kanpo ere lan egiten zuen, baina gerra ondoren zaila zen lana harrapatzea. Gero bai, portzelanetan jende asko hasi zen lanean. Gizonak semeak nahi zituen, eta lehendabiziko hirurak neskak atera ziren. Hala ere, neskek lana berdin egiten zuten, segan mutila gogorragoa bazen ere.
- Proiektua: Oiartzuarren baitan
- Elkarrizketatzailea(k): Ane Lardi - Joxe Luix Pikabea
- Data: 2007(e)ko apirilaren 12a
- Iraupena: 0:01:39
- Erref: OIA-015/021
- Kodifikatzailea: Ane Lardi
- Gaia(k): Politika » Gerraostea eta Francoren diktadura » Ekonomia gerraostean , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko zereginak , Ekonomia eta industria » Langileen arteko harremana eta langile-mugimenduak
Transkripzioa
- Ezkondu 'ta ya Maldaburura 'ta zea in ziñanin geo ya kanpoa 'ta lanea 'ta ez, ez? Dena baserriyan?
- Baserriyan. Ez. Ne gizona faten zen, hola, iñon billatzen bazun lantokiyak... hamabostaldi bat pasata 're hura, diru hura geyo eta faten zen iñon harrapatzen baldin bazun, miño zalla zen, zalla lantokiya harrapatzen, ezin zen harrapatu. Gerra ondorin oso eskas... mixeia zen. Bai.
- Geo handik urte batzuta hasi zen igual...
- Geo polikigo, Ventas, 'o Irungo... bai, Porcelanas, Porcelanetara jende asko okupatu zen, bai, asko jendia. Zean, Ventasen... jakingo 'zu nun den Porcelanas. Ez dakizu?
- Bai, Pocelanas Bidasoa.
- Bidasoa.
- Hua aspaldikua da.
- Aspaldikua. Gerra denbuan... alemanak 'o ez dakit zer din hor, horko nausiyak zien. Hillak izango dia honezkio. A ber zenbat denboak.
- Eta zenbat urtekin...? Lendabizi ze euki zenun semia 'o alaba lendabizi?
- Lendabizi alaba. Ne gizonak semik nahi zittuen, baserria genula 'ta "semia torriko, semia baleo, semia..." Hiru neska aurrena! Batin bat, bestin besti, bestin besti 'ta hiruak neskak! Laugarrena mutilla torri zen.
- Azkenin!
- (...)eko.
- Miño neskak baserriyan iual-iual aiko zin?
- Bai, bai. Igual-igual-igual itten zuten. Zen; sayera bat. Segan 'ta hola, beti mutilla gorragua; segako.
- Indarra ber?
- Indarra 'ta...
Egilea(k): Ane Lardi
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!