Oiartzun (Gipuzkoa)

Jaio, etxean

Jaio, etxean <p>Haurren jaiotza: haurdunaldian joaten ziren medikuarenera, begiratzera. Gehienek etxean izaten zituzten, parterarekin. Mina hasten bazen, orduan medikuari deitzen zioten. Ama edo senideren bat ere egoten zen beraiekin.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-015-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Haurren jaiotza: haurdunaldian joaten ziren medikuarenera, begiratzera. Gehienek etxean izaten zituzten, parterarekin. Mina hasten bazen, orduan medikuari deitzen zioten. Ama edo senideren bat ere egoten zen beraiekin.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Miño ahal genuna, ahal genuna man.

- Eta gotzen al za nola euki zenun lendabiziko alaba? Lehen itxian 'ta izango zin?

- Ez, Barinaga Errenteiyan bazen medikua; Barinaga. Harekin. Lendabizikua zala 'ta komei, bakizu gauzak, lendabiziku fuertexego gauzak izaten diala 'ta zean, eta medikua eaman genun, 'ta Barinaga, harekin izan...

- Bea eaman zenuten?

- Bai, Errenteitikan... lenotik faten giñen bijilatzea, alegiya nola heldu zen 'o zer zen, bai, beitzea. Ni esniakin Errentira tortzen nitzen 'ta esne hartzailliak eta giyatzen ziaten. Bai, holako in ber zen 'ta halako 'ta. Klaro, gauzak ondo tokatze 'ia 'ta bestik ez dia ondo tokatzen 'ta.

- Klaro, baezpare.

- Baezpadare.

- 'Ta ongi ate zen?

- Ondo ate zen, bai. 'Ta bigarrengua 're Errenteiyan bazen pratikantia Don Jose, Don Jose izena zuna, praktikantia zen. 'Ta bigarrena harekin. Hirugarrena; hemen Oiartzunen bazen zea Oñatibia, oain berriro haitakua hil da, hil 'men da. Oñatibia, harekin izandu nun. 'Ta laugarrena... Laugarrena? Horrekin: Barinagakin, 'o Oiartzungukin, 'ta bosgarrena 're bai.

- Miño ze itten ziñan? Maldaburun bertan euki zenittun 'o meikun etxea torri itten ziñan?

- Joaten giñan ikustea, bera... hitzeittea 'ta.

- Miño geo ya eukitzeko garaiyan?

- Eukitzeko garayin itxian. 'Ta miñak 'o hasitzen zienin ordun jon meikuta. Aber? bai, bai.

- Len gehinak itxian?

- Itxian. Denbu haitan dena itxian. Partera saten ziyotenak bazin emakumiak.

Egilea(k): Ane Lardi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia