Arropa-garbitzen
Arropak nola garbitzen ziren baserrietan, ur putzuetan. Hankak uretan sartuta. Ura berotu egiten zuten eta astoarekin eraman putzura.
- Proiektua: Oiartzuarren baitan
- Elkarrizketatzailea(k): Ane Lardi - Joxe Luix Pikabea
- Data: 2007(e)ko apirilaren 12a
- Iraupena: 0:01:08
- Erref: OIA-015/006
- Kodifikatzailea: Ane Lardi
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko zereginak , Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Arropa garbitzea
Transkripzioa
- Ibiltzen genun, estropajua. 'Ta eskuz, arropak berriz eskuz. (Alorpia) bazuten arropak garbitzeko 'ta (yana) jarri barrenin 'ta hankak hotzian. Denbo haitan gañea bazien... zer dia haik... hankak sartu 'ta arropak garbitzen zianak.
- Baserrian barrenin bertan.
- Ez urian. Ur-putzuk iñak.
- Itturriyan 'ro hola.
- Denbu haitan sartu hankak, eta harriyakin 'ta jarriyak miñon... 'ta arropak 'ta garbitzen zin.
- Neguan 'de bai?
- Bai, aber ze erremiyo! Ura berua, ura berua ibiltzen genun.
- A bai? Ze itten zenuten, itxian berotu?
- Berotu 'ta yeaman. Astua bagenun 'ta, Uderren 'e bai, ni jaiotako tokiyin 'e. Astuak be ontziyak, be xextuak 'ta haitan arropak jarri 'ta yeaman 'ta geo garbittu. Hola.
- O, difentzi erra.
- Oaingo komodidadia...
Egilea(k): Ane Lardi
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!