Antzuola (Gipuzkoa)

Baserrian zer jaten zuten

Baserrian zer jaten zuten <p>Jatekoaren inguruko azalpenak. Ia egunero babak; artoa eta esnea; taloa. Morokila, taloa... nola egiten ziren azaltzen dute.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-047-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Jatekoaren inguruko azalpenak. Ia egunero babak; artoa eta esnea; taloa. Morokila, taloa... nola egiten ziren azaltzen dute.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Orduan janarixa beti izango zan babia, lapikua?
Juliana: Bai. Egunero babak. Esateko, egunero babak.
-Ixa egunero babak, azia eta holakuak. Eta jaixan garbanzua puxkat haragi egosi puxka batekin. Eta holaxe. Ordun holaxe izeten zan.
-Gaztaiñarik?
-Bai, gaztaiñia asko.
-Artua?
-Baitta artua be. Garixa saldu eitten zan. Garixa gehixegi egoten zan eta saldu eitten zan garixa. Talua ta esnia jan-eta.
Juliana: Morokilla be bai.
-Baitta morokilla be.
-Zela eitten zan morokilla?
Juliana: Ura ipiñi eta gero bota iriña, arto-iriña, eta gero eraiñ eta eraiñ, ondo-ondo egosi eta. Gozua izeten da.
-Bai, gozua, hoixe gozua izeten dala.
-Talua zeiñek eitten zeban zuen etxian?
-Amandriak.
Juliana: Aizkomente amak edo.
-Amandria izeten zan gurian talogillia. Eta gero, klaro, hamaxei urte neuzkala amandria hil zan, eta hara arteraiño amandria izeten zan talogillia. Eta gero geu.
-Zela eitten zenduen talua?
-Iriñai, gatza bota urai, eta iriñakin nahas-nahas eiñ, eta gero sendo-sendo eiñ. Ogi masia bezela; eiñ masia eta taluak eiñ gero.
Pakita: [...] gaiñian jo.
-Akordatzen haiz hi be. [...] Talopalia
-Eta sekreturik egoten zan talua ondo urtetzeko?
Juliana: Mehia ein bihar harrotuko bazan. Sendua eiñ ezkerio ba, bertan, e, zapala. Harro samarra nahi baziñuan ba mehe-mehe ebai-ta...
-Harrua da, talo harrua edarra.
Juliana: haura gozuaua.
-Orduan diferentzia dao talo batetik bestera?
-Iriñakin e bai, iriñak e diferentzia.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia