Antzuola (Gipuzkoa)

Garia errotara; ogi klaseak

Garia errotara; ogi klaseak <p>Elosun, beraien auzunean, errota bat zegoen. Auzokoen artean hartuta zuten errota. Irina eralgi; bahea. Bi klasetako ogiak. "Basilloria".</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-047-031 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Elosun, beraien auzunean, errota bat zegoen. Auzokoen artean hartuta zuten errota. Irina eralgi; bahea. Bi klasetako ogiak. "Basilloria".

Transkripzioa

-Elusu aldian garixa saldu eitten zala esan dozu. Errotara-eta eruango zenduen, ezta?
-Gurien auzuen auzoko jentiek zeukan errotia erak eindda. Eren kontura. Eta gero ba hara erueten zeben ixotzeko artua eta garixa-eta. Hantxe ixo-ta.
-Errota horrek izenik bazekan?
Pakita: Errotia nun zeuan?
-Etxeberrittara, harutz, Kortaberri Azpiko etxian parian behian. Ez haiz akordatzen?
Pakita: haura jausi zan puntuan, ezta?
-Bai. [...]
-Orduan auzokuen artian errotia.
-Auzokuen artian errotia.
-Baina gero bertan lan eitten zeban errotarixak?
-Bai. Itxekon Florentino, Lutxurdioko Florentino. Gure bestekua egoten zan errotari, gizona.
Pakita: Ixotzen egongo zan haura.
-Bai. Artua ixo-ta, artua eta garixa ixo-ta.
-Diferentziarik egoten zan iriña zelakua urten, fiñaua...
Pakita: Errotarixana be diferentzia izengo zan puxkat, ez?
-Izengo zan. Gero orduen bahiek izeten zien iriña eralteko. Izeten zan ogixa fiña, eta gero bestia puxkat bastotxuaua igual. Eta bi klasetako ogixak izeten zien. Eitten zien orduan.
[...]
-Basilloria.
Pakita: Zabaltxuauetan pasautakua.
-Bai. Bahe fiñian pasautakua bat, bahe fiñian pasautakua bat, eta bestia bahe bastotxuauan pasautakua. Basilloria hari esaten jakon.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia