Antzuola (Gipuzkoa)

Garia eguzki-aldean lehenago heltzen zen

Garia eguzki-aldean lehenago heltzen zen <p>Garia ez zen momentu berdinean heltzen toki guztietan. Eguzki aldean lehenengo; behetik gora.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Garia ez zen momentu berdinean heltzen toki guztietan. Eguzki aldean lehenengo; behetik gora.

Transkripzioa

-[...] Garixa toki guztietan momentu bardiñian heltzen da?
-Lelengo-lelengo, hamen Maduria esaten jakon, Bergaan. Began, hor garixa itten zan, Bergan. Oin ya dana edifikauta dao. Baiña hor garixa kale onduan ereitten zan. Batez be Bergako salidan eta euzki-lekuan lehenao heltzen zan garixa hamen baiño. Bai.
-Toki harek ze izen zekan, Maduria?
-Bueno, erderaz da hori. Maduran, esaten giñuan, han garixak koloretu dia, horittu dia, koloretu dia Maduran. Artian hamen San Juanetan-eta puxkat koloria horitzen hasitta, baiña ya San Fermin ingururako ya leku askotan hasten zan; behetik hasten zan jeneralian. Behetik gora euskialdian lehenengo. Baiña, azkenengo basarrittan eta, gero hor oin Pikunitta esan jakona badao, Antzuelako azkenengo basarri bat. Ba hango mutillak batzuk jornalian ibiltzen zien eta bestela. Eta gero ba, ni neu ez, baina gure anaia be juten zan. Geurea be etortzen zien garixa ebaitzera laguntzera eta gero ordiaz herena parera etorritakuan hara garixak ittera. Baiña han bai, han egun batzun aldia eukitzen zeban garixak; beranduao heltzen zan. Bai. Garixandako paraje nahiko altua zan, gari ona hartzeko paraje epela bihar dau. Bai.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia