Antzuola (Gipuzkoa)

Gari-jotzearen inguruko azalpenak; lexikoa

Gari-jotzearen inguruko azalpenak; lexikoa <p>Gari-jotzearen inguruko azalpenak. Aleak makinaren azpikaldean gelditzen ziren. Makina desberdinak (gasolinazkoa; elektrikoa); ezaugarri desberdinak. Galbaheak. Zurezko eskubara; dornua, gari-garbitzeko makina. Gari-aleak kutxetan sartzen ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-064-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gari-jotzearen inguruko azalpenak. Aleak makinaren azpikaldean gelditzen ziren. Makina desberdinak (gasolinazkoa; elektrikoa); ezaugarri desberdinak. Galbaheak. Zurezko eskubara; dornua, gari-garbitzeko makina. Gari-aleak kutxetan sartzen ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Esaten dozu garixa jotzeko egun hori gogorra izaten zala.
- Bai.
- Eta gari joteko makiñan aliak alde batera geratuko zian?
- Azpira, matxakian azpira alia juten zan.
- Eta lastua?
- Lastua botatzen zeban atzera?
- Atzera gari jotzeko makinan zeuan gizonak?
- Bueno, ez. Lastua hamengo makinakin eta hamen zeuan indarrakin dana aurrera ezin zan pasau. Garixa aprobetxatzia zan kustiñua. Gero etorri zian ba indar haundikuak eta. Dana, oin Kastillatik etortzen dan moduan ba dana triturauta. Eta gero-gero banakan bat. Baiña ya belaxe akabau zien kontu horrek, ereittiai laga jakon. Baiña hamen zan garixa aprobetxatzia. Eta horrek makina horrek ba motorrak be ez zeukan indar gehixegi, guriak, gasolinduna; bestiak elektrikuak, ur gutxi zeuken errotan eta ez jakuen /etxakuen/ komeni... Garixa ahal dan onduen sikatu, metatik zabaldu eta euki. Denporian segurantzia bihar da. Denpora ona ez badator /ezpadator/ ezin da zabaldu. Zeatik eze euririk bildurra baldin badao, hondatzera jun leike. Eta denporian segurantzia dauanian, ba zabaldu. Eta gero igertutakuan orduan oso errez; iger-ger eindda dauanian, lehen esan dotena, golpe bat, golpe bat. Erabat bigarren golpian ia kendutzen zan dana. Atzian zeren horrek ez, ostiengua dana. Han juten zan lasto puxkia, ez zan lasto asko baiña bai, harek zeuzkan galbahiak esaten jakuenak mobimentuan, harek botatzen zeben lastua atzera, baiña garixa botatzen zeben azpira. Eta gero azpittik palarrakin edo kendu itten zan. Palarra baiño eskobara planua izaten zan hobeto. Palarra, burdiñia baiño zurezkua. Zurezko eskobaria, oinddio badao gurian, hortzak luziak. Belarra batzekuak ba hortzak ez dittue haundixak eukitzen. Baiña hortarako eukitzen zittuen hortzak luziauak. Eta buru planua. Buru planuarekin ba garixa alde batera eruaten zan baztarrera, eruaten zan. Eta han juten zan lastua banakia, gero hortzekin puxkat kentzen juten zan. Gero matxakiai lan gutxiao izatearren lastoik haundiñak kenduta behintzet; gero matxakan pasau bihar zan. Dornuan, dornua da gero pasatzen dana.
- Dornua zertarako?
- Dornua ba hantxe dao errotan dornua be. Harek be itten zeban, palak dauzka. Dornuak ba, eraitten jakon engrane batzun bittartez eta barruan euzkan ba bonbo bat, eta bonbo hortan zeren ba palak. Ba partiduta, bere distantzietan partiduta, nahiz ura mobitzeko ibiltzen dien bezela errotetan eta. Hori izeten zan garixa, goixan kaja bat eukitzen zeban. Goixan kaja haura bete eta eukitzen zeban tranpa bat bittartiakin. Tranpa haura puxkat neurrixa, gehixegi barikneurri baten ya behintzet bere erara gehixei barik jun dailla. Eta berak mobimentua zela eukitzen daben dornuak, don!, don!, don!, hartzeko galbahiak erabiltzen dabe mobimentua, eta haren mobimentuakin korridu eitten dau, zeatik eze fin-fiña, kajia fin-fiña izeten zan, eta aldapan gaiñera, eta han juten da, ba neurrixa bittartia zenbatekua ipintzen jakon, han poliki-poliki, errotan artua-ta juten dan bezelaxe, igual-igual juten zan garixa. Eta ia han garbittu, eta harek bai, harek botatzen zeban garixa zerera, azpira; eta handik ya hortarako anea-erdikua ta jarri belauniko. Bueno, izaria ipintzen zan, izara haundi bat ipini eta garixa hara izaraa aleik banatu ez dain, eta han etorri ahalian kaja hori ipintzen zan doblauta. Eta erdiraiño ahal dan guztia betetakuan, ahal dan gari gehixenakin lagunduaz jaso. Eta gero hartu haura eta zakutan edo bestela kutxara. Jeneralian zakutan sartzen zan eta gero kutxara eruan. Zegaitik eze kutxak ez zeren, haura momentuan haura be eittia komeni izeten zan martxa baten eruateko. Eta jeneralian bertan zakuak bete edo itten zan, eta gero biher dan destinua emon garixai.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia