Oñati (Gipuzkoa)

Lehengo baserrietako jatorduak

Lehengo baserrietako jatorduak Ortuan ereiten zirenak eta orduko jatorduak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-045-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ortuan ereiten zirenak eta orduko jatorduak.

Transkripzioa

- Eta ze eukitzen zenduen ortuan?
- Ortuan?
- Bai, ze ereitten zan?
- Ortuan ba azak eta porruak eta holakotxe zer batzuk. Beste... ortuan ze gutxi eukitten geben, tomate banaka batzuk eta... baiña gutxi eukitten gittuen.
- Ze jaten zan?
- Ze jaten? Ba eguardixan babia, goizian saldia eta esnia, gabian be saldia eta esnia; neguan gaztaiña denporan gaztaiñak, eto gero gaiñian saldia eta sagar erriak eta holakotxiak.
- Neguen gaztaiñak jan eta gero berakatz-saldia edo kipula-saldia?
- Ba, bittatik bat, baten berakatza eta bestian... euena.
- Eske entzun dot, Aixkirrin eta, gaztaiñak jan ta gero, kipula-saldia.
- Kipula-saldia?
- Bai. Eta bestela eguardittan eta hola, saldia hartzen eueñien, berakatz-saldia.
- Guk ez geben hola inportantziarik eukitten, saldia beuen, berakatza beuen berakatza eta kipulia beuen kipulia ta beste gaiñerakuan porru pusketa bat igual, ta holaxe.
- Gaztaiñiari lagunketako ezta, saldia?
- Bai.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia