Oiartzun (Gipuzkoa)

Atxiloketa asko

Atxiloketa asko <p>Gerra bukatu eta gero, 'mantxa' zeukala iruditzen zitzaien hura kartzelara eramaten zuten. Jendea kexatu egin zen eta orduan hasi ziren batzuk aske uzten, baina batzuk hil egin zituzten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-011-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra bukatu eta gero, 'mantxa' zeukala iruditzen zitzaien hura kartzelara eramaten zuten. Jendea kexatu egin zen eta orduan hasi ziren batzuk aske uzten, baina batzuk hil egin zituzten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- 'Ta geo, gerra bukatu 'ta geo 're, jendia detenittu 'ta itten zuten, kartzela eaman 'ta... Ez?

- E?

- Gerra bukatu 'ta geo 're kartzelara 'ta eamate zuten jendia!

- Bai, eaman zittuzten! Bate mantxa zuna iruitzen zitzaiyotena hartu 'ta eman kartzela 'ta, kartzelan hantxe iuki. Ahalik eta jendia muittu 'ro, jendia zeatu zen arte, aleiya, haik ez zutela ezene kulpik. Kampotik etorritako jendia zela dena, gu bertakuk ez genula ezere kulpik!

'Ta... Orduntxe hasi zen pixkat libratzen, bat 'o beste 'ta... . Geo behintzat, nozpatte libratu zittuzten, biño denak ez. Hill iñ zittuzten batzuk 'ta... Uan, nik ez dakit zeiñ zin hillak eta zeiñ zin zeak. Nik dembo... Urte asko da 'ta...

- Urte asko da bai!

- Biño, gauz onik ez! Ez zala behintzat... Hemen gerraik ez dugu behintzat, desitu berrik gehiyo!

- Hoi ahal bada ez, e! Hoi azkenekua, gerra! E?

- Uf! Haik 'e ez ziyoten beitzen ezta ezta ezeei 're!

- Bai, 'ta geo... Gorrotua ikaragarriya! Bata bestei eziñ ikusiyik!

- Eziñ ikusiya bata bestia!

Egilea(k): Irati Etxebeste

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia