Altzibarko fusilamenduak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-011-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Altzibarren hiru lagun fusilatu zituzten. Ergoienera ihesean zihoazela harrapatu eta Altzibarrera eraman zituzten. Beko-Ostatuan jarri zituzten begiak estalita. Beraiek etxetik ikusten zuten hura, izututa. Bi soldadu-ilara jarri, eta tiroka hasi ziren. Corneliri min egin eta ia erori zen.
- Proiektua: Oiartzuarren baitan
- Elkarrizketatzailea(k): Ane Lardi - Joxe Luix Pikabea
- Data: 2007(e)ko martxoaren 22a
- Iraupena: 0:02:10
- Erref: OIA-011/009
- Kodifikatzailea: Ane Lardi
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Errepresioa
Transkripzioa
- 'Ta geo... Zu gotze al za fusillaketak 'ta holakuk gotze al za? 'O fusillatu zutela jendia 'ta... Hoi gotzen al za?
- Fusillatu? Hiru laun. Nunguk zin mutill haik aztua, aztua dakat nonguk zin mutill haik.
Hemenguk zin behintzat, bertakuk. Ugaldetxokuk 'o ez dakit nonguk zin, ez dakit haik nonguk zin, ez dakit. Biñon... Haik Ergoina ihesi jon, Ergoinen harrapatu, ekarri Altziberra hiru... Hiru, hiru laun izan ber zuten. Altziberra karri 'ta Altziberren Bekostatua,
ez dakit badakizun non den?
- Bekostatua zeiñ da?
- Bekostatua Iruñarreneku hoi, itxian azpiko ayekako itxia...
Han ate haundi bat izaten zen kotxia sartzeko 'ta. 'Ta ate haundiya hola itxi zuten gu itxetik... Gue itxetik bistan baitzen. Gue itxe txarra ttikiya zen 'ta handik... Han jarri zittuzten hiruak begiyak lotuta 'ta san nun: "ze in ber 'te yote hoik?" Gu izutuk!
Geo jarri hiru 'ro lau soldado illaran, bi aurrin 'ta atzin beste bi. Bi illara 'ta tiroka hasi zin... Ni behintzat, ni miñ iñ 'ta iya eroi in nitzan! gizajuk! Ogi puska biño onaoko mutillak! Hantxe hiruak hill zittuzten! Hantxe hiruak hill, bai. Hamakin bat holako in zuten bai! Miño... Haik iña dena ongi iña zon 'ta!
- Bai, biño, jo...! Errak iñ zittuzten, e!
- Earrak, bai!
Egilea(k): Irati Etxebeste
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!