Oiartzun (Gipuzkoa)

Fusilamenduak

Fusilamenduak <p>Oiartzunen fusilatu zituzten lehendabizikoak. Kartzelatik libre utzi eta gero, bidean hil zituzten. Fusilatu baten ama penak jota hil zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-008-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Oiartzunen fusilatu zituzten lehendabizikoak. Kartzelatik libre utzi eta gero, bidean hil zituzten. Fusilatu baten ama penak jota hil zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Oso gaizki pasa genun guk. 'Ta geo... Joxe Leon 'ta Panplonan kartzelan. handikan karta... Ezta pentsatu 're! Keba! Bixita joteik ez zen! Eta Joxe Leonek Panplonan in zittun...
- Hua zer zen, anaiya?
- San Kristobalen bai, anai zarrena. San Kristobalen in zittun harrek... Bai, demboa mordoska in zun harrek. Igual lau hillaete biño gehiyo. 'Ta zorriyak eta zikiñak janak! Bueno...! 'Ta ordun hill zittuzten Oiartzunguk...
Hor leno san dutena "hemen sartzen dena bere itxian dago" horko nausiya eta beste bat zea, zuek ez zute izautzen 'ta karo! Karlos Ttentte deitzen geniyonan anaiya, abogadua zen. 'Ta haik arratsin ustez libre utzi 'ta birian hill.
Haik zin lembiziko Oiartzunguk hill zittuztenak. 'Ta geo... Pes asko!. Oiartzunen afusilatuk badia mordoska. Eta enteatzen giñan seittun, seittun enteatzen giñan. Ez dakit nola, biño... Pasatzen zen.
- Hoik denak ze eamaten zittuzten...
- San Kristobalea.
- A! San Kristobalea.
- Karo. Hemengo pasua oaindik ez zon. 'Ta geo... Pes oandikan, pf... Haik biyek libre utzi zittuztela san 'ta hill, geo Arritaku hoi 're hil zuten, geo beste Acción Vasca deitzen zitzaiyon beste partido batekua Estankoko goiyan bizi zena.
Andria gaizua erotuta geldittu zen azkenin ama, e! Berez ez zen oso zea, biño. Harrek itten zun, Goñin itxean aurrea torri, klaro, ordun Goñi 'ta, bazin hemen kabezillak Oiartzungo reketin jabik eta... Atian aurrin jarri 'ta ejuka, biño nahi zittun guziyak saten zizkan.
Ez atetzen Goñi kampoa! Miño amona azkenin be, be eromen harrekin hill zen. Semin penakin. Gaxua! Zen amon bat... Bai.

Egilea(k): Irati Etxebeste

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia