Hondarribia (Gipuzkoa)

Bueltan, etxeak hustuta

Bueltan, etxeak hustuta <p>Bueltan, etxeak erdi hustuta zeuden. Emakume bati ilea moztu zioten. Desfileak izaten ziren. Falangistak eta erreketeak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HON-077-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bueltan, etxeak erdi hustuta zeuden. Emakume bati ilea moztu zioten. Desfileak izaten ziren. Falangistak eta erreketeak.

Transkripzioa

-Ta pasatu giñen itxia, itxe denak irekiyak, mueble denak erdi kanpuan ta, bua…, ke era akello, terrible!
-Ta zuen etxian ere bai?
-Irekiya dena. Bihian militar bat bizi zen. Fuerteko nagusiya. Fuerte, badakizu zer den?
-Guadalupeko fuertia?
-… Hango nagusiya, Santillan, hor, gure bihian bizi zen. Ta hura eman zuten dena, azkeneko, oroitzen naiz, aurreko egunian eman nuen tela bat polita, amak erosi zian, ni, “Carmen, Ritak in behar din soina” eta nere soinak ilusiyuarekin, ze, akabo nere soina! Han eman zuten! Soiñik gabe geldittu nitzen! Etorri giñenian atera zuten muebliak, onduan’e bazen markes de Inestrillas, markes… que era jefe de eso ta, nahi zuten gauzak hartu, ikusi zutena hartu, kargatu kamioiak eta pa Madrid.
-A bai? Orduan etxiak hutsik, batzunak, batzun etxiak hutsik?
-Bai, etxiak, gauz asko eaman zuten. “Requisar”.
-“Requisar”.
-“Requisar”. Harrapatzen zenun kalian, denatatik.
-Ta hemen, Hondarribian, zuk ikusi dezu emakumiai illia moztia?
-Bai. Zeiñi ein zioten, oduan? E, me parece ke ueberari, txurrerari. Si, Nieves. Batei bai, ikusi nuen.
-Bai, Illea moztu zioten?
-Bai, bai. Kendu ziotela.
-Bai.
-Castellana bat zen. La huevera. Denda zuten haiek, bai
-Senarra izango zuen frentian.
- Ez, ez dakit senarra, ez naiz oroitzen. Bera bai, Nieves bai, goatzen naiz, Nieves zela. Eta…
-Hemen iten zen desfilerik eta, herrin bat hartutakuan ta iten zen, manifestazio, desfile…
-Bai!: “Un, dos, tres, España nuestro es”. Han, denak konten!
-A bai?

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia