Maitxo GaztaƱaga Etxeberria
Oiartzun (Gipuzkoa) (1927-2012)
Biografia
Maitxo -argazkian ezkerretara-, berez Abaltzisketakoa, bost urterekin familiarekin batera etorri zen Errenteriako partean dagoen Isturitzagagoikoa baserrira. Bertan jaioa ez bazen ere, bere bizitzan zehar izugarri maite izan zuen Isturitz aieka. Txikitatik hasi zen ama eta izebarekin Errenteriako merkatu plazara joaten. Garmendira ezkondu eta gero ere, makina bat urtean jarraitu zuen barazki-salmentan. Elkarrizketa bere koinata Frantxiska Iragorrirekin batera egin genion.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
OIA-008 | 2007 | Oiartzuarren baitan | Ane Lardi - Joxe Luix Pikabea | ||
OIA-009 | 2007 | Oiartzuarren baitan | Ane Lardi - Joxe Luix Pikabea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute