Oiartzun (Gipuzkoa)

Isturitzen errepublikazaleak eta Munuandin frankistak

Isturitzen errepublikazaleak eta Munuandin frankistak <p>Maitxok kontatzen du Isturitzetik Portuluzera bidali zituztela. Kontrarioak Munuandin zeudela esaten zioten. Egunez ezin zuten atera, eta gauean aritzen ziren baserriko lanak egiten. Soldaduek hartu zuten baserri guztia eta beraiek toki gutxirekin gelditu ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-008-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Maitxok kontatzen du Isturitzetik Portuluzera bidali zituztela. Kontrarioak Munuandin zeudela esaten zioten. Egunez ezin zuten atera, eta gauean aritzen ziren baserriko lanak egiten. Soldaduek hartu zuten baserri guztia eta beraiek toki gutxirekin gelditu ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta ordun haik ze itten zuten, baserri bat hartzen zuten miño baserrikuk bertan ioten zin?
- A! Bai, bai, bai! Gu behintzat bai!
- Gui bigarrengo tandak, haik, bigarrenguk e... Han bialazi in ziguten! Portuluzea jun giñan gu ordun!
- Portuluze zein da?
- Portuluze da Oiartzabaldik hauntxixio beste baserri bat, uain hutsa iongo da, ez dakit hua berrittu 'ta in zuten, biñon uste 'ut hutsa iongo dela!
- Ez, ez! Gue itxian...
- 'Ta azkenin jon giñan gu hara! Hara pasa ziguten! Ba... Baiño eunez ez giñan atetzen! Munaundin zoztela saten zuten kontraiyuk eta zea, arropa 're zuriyik ezin genun jantzi!
Eta denak hantxe! Karo, hemendik distingittu itten zittuzten hara! Eta behiyak eta gabin nozpatt ilumpetan jon 'ta, belarra 'ta ba hola, urti, garai hontan zen gerra!
- Julion
- Ez... lenoztik!
- Julion, dieciocho de Julio
- Meno...
- Julion, miño klaro, geo urtiak zea in baizin!
- Ez, miño horrembeste demboa ez zuten pasa, Errentira sartzen.
- Ni Joxemaingatik akortzen naz...
- Keba, no, no...! Julio, dieciocho de Julio eta hemen eondu zin... Bi hillabete? Errentira pasatzeko? Holokon bat!
- Ba ni akortzen naiz, errapollua 'ta baratzan aldatuk amak,
eta illumpetan jun eta azpitik hostuak eta kendu 'ta... Nola heltzian jateko, errapollua 'ta errapollua primaberakua da ba!
- Ez, ez, ez, primaberan ez zen gerrik!
- Nik gaiñekun ez dakit gehiyo, zazpi urte 'o nittun 'ta nik gaiñekun ni hola akortzen naiz e...
- Gauzak!
- Bai, gauzak!
- Ordun enteinttu 're ez zenuten ingo!
- Bua...! Ze entendittu ber genun! Gorriyak! Saten zutena, "hara gorriyak!" Bo...! Biño azkenekuk izugarriyak zin!
Juten zin mendira, ben manduak eta sestukin hartuta Trabalekutik eta ardiyak eta oilluak eta...
- A! Hemen 'e bai, e? Hemen reketik... Saukuri txokorra!
- Biziyik tirua man, oilluai lepua moztu, Bota harrika hiltzeko...
Bo...! Haik, haik izugarriyak izandu zin! Bueno...! Geo gaiña gu geldittu giñan gaiña kuarto batekin denak, 'ta beák hartu zizkiguten kuarto denak, eta balakin zulatuta jarri gaiña! Ni akortzen naz, gu ttikiyak, karo, zazpi urte 'ta... Bestik, ni zaharrena!
Sillan, gu 're gaixtuak jarri 'ta zolotik beitzen gu, bakizu, azkenekuk 'e bai baizittuzten emakumik karriyak bekin! Bai, bazin emakumik 'e! 'Ta gu handik beitzen 'ta haik emakumikin han barrenin! 'Ta bo...!

Egilea(k): Irati Etxebeste

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia