Iparraldeko frontean soldadu
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ODI-001-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Anaia hasieratik joan zen gerrara. 37ko apirilean eraman zuten bera. Bilbo hartu zutenean iritsi zen frontera, eta gero Santander, Asturias, Leon... Gerra amaitu arte.
- Auzoa: Gelbentzu
- Proiektua: Alex Artzelus Mujika
- Elkarrizketatzailea(k): Alex Artzelus
- Data: 2010(e)ko abuztuaren 08a
- Iraupena: 0:01:40
- Erref: ODI-001/008
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka
Transkripzioa
- Lau urte gutxiago.
- Nere anaie, etxea ezkondu zena, joan zen lendabixko urtean, ta eretsi zien Bilbauraino, neguen. Ta neguen gelditu zien. Ta ni el 37, el 30 de abril joan nitzen Iruñera. Deitu ziaten... joan beharko!
- A! Bestela...
- Aite ta ama orduen ere bakarrik itxean ta...
-Triste.
-Triste ta… libretu zuten bere etxia, biño gutxi, denbora gutxi, harrapatu zigun kintek urte erdi batengatik.
- Ta... zer izan zan, gogorra?
- Ze... gero, gu hasi giñen Bilbaotik. Bilbao hartu zutelaik, gu Iruñen egon giñen instrukzioa ikesten. Ta eman ziguten gero Bilbao hartzeako Otxandianora ta Otxandianotik hartu zutelaik Bilbao, Bilbaure joan giñen, gero Bilbauko karriken instrukzioak ikesten. Ta gero handik atera ziguten ya Santander, Asturias...
- Santander, Asturias…
- Y León.
- Ta Leon be bai?
- Akabatu artio.
Egilea(k): Ander Berrotaran (Hernani BHI) , Beñat Senperena (Hernani BHI)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!