Zugastietako jaiak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUX-044-041 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Zugasteitako jaiak Gorozikako jaien errepikapenetan ospatzen ziren, iraileko Andra Marien ostean. Ariatza auzoko jaiak, sasoi berean direnez, Santa Kurtzeak, jende asko bertara joaten zen eta Zugastietako erromeria eskasagoa izaten zen.
- Auzoa: Gorozika
- Proiektua: Muxikako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko uztailaren 06a
- Iraupena: 0:00:50
- Erref: MUX-044/041
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Aisia » Jai-giroa » Auzoko ospakizunak
Transkripzioa
- Ta Zugastietako jaixek esan dozuz.
- Bai.
- Ze egoten zan?
- Ba Zugastietako jaixek izeten zien Goroziken ba iraillien zortzixen, Gorozikeko Andra Marixek eta gero hurrungo domekie suertetan bazan zortzixen ba ez, baia gero hurrungo domekie izeten zana errepetiziñoa. Gorozikeko jaixen errepetiziñoa Zugastietan, kurtzeroan. Hori izeten zan jaixe. Baia Ariatzak jaten otsen /jatetsen/ asko, ze Arietzak be karo, Santa Kurtziek hamalaun eta bestie eta horkoa, herri batera suertetan bazan, jentiek Ariatzara gurau izeten eban, Zugastietakoa eskasaua izeten zan erromerixe, bai Ariatzara.
Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!