Muxika (Bizkaia)

"Madrid Txikito"

"Madrid Txikito" <p>Zugastieta auzoari "Madrid Txikito" deitu izan zaio beti. Auzoko batzuk besteak baino garrantzistuagoak ei ziren jende inportanteagaz ezkonduta zeudelako. Ibarrurikoekin eta Gorozikakoekin hartu-eman ona zuten, sarritan joaten ziren Ibarruriko elizara mezara.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUX-044-039 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Zugastieta auzoari "Madrid Txikito" deitu izan zaio beti. Auzoko batzuk besteak baino garrantzistuagoak ei ziren jende inportanteagaz ezkonduta zeudelako. Ibarrurikoekin eta Gorozikakoekin hartu-eman ona zuten, sarritan joaten ziren Ibarruriko elizara mezara.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zugastietan? bai. Zugastietan Madrid Txikito deitzen jako eta oin be horrexeaz izenagaz jarraitzen deu. Bai jente inportantie egoten zen. Honek Apraiztar eta horrek, bai.
- Alkatie zan.
- Alkatie Apraiz bai, Antonio Apraiz. Eta horren lobak-eta guztiz inportantiek zien. Ezkondute jente handixeaz ta bai, egoten zan. Hori, hori egongo zan bai hori diferentzitxue, hori harrokeritxue-edo.
- Eta zuek zelan eroaten ziñien Iburrikoakaz?
- Zelan Iburrikoakaz? ni ondo Iburrikoakaz, bai. Joaten nintzen Iburrire be sarri, oin baiño sarrixau. Orduen elizara eta Okan eukin gendun guk ermittie. Hortik aparte Gozorike be bai eta Iburri be bai. Eta Iburrire akordetan naz ba asko joaten gintzezan, amak-eta bialdute: "Elizara joan geur Jesus ez daitz zeren egune da-ta, geur hau da ta benga!". Iburrin sermoilarixek edo misioneruek-edo bestiek-eta, bai."

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia