Urrielduko "Txikito" postaria
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUX-037-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Auzoa: Gorozika
- Proiektua: Muxikako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko irailaren 15a
- Iraupena: 0:01:40
- Erref: MUX-037/026
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Lanbideak » Udal langileak
Transkripzioa
- Ta karterue Zornotzakue edo?
- Gorozikekoa. Txikito esaten gontsen /esateontsen/ Urrieldekoa. Karteru eoten zan. Ta gerra denboran esango dotsut, kantsaute kartak ekarten, Urrebarrora. Bakizu hemengo mutil gaztiek ba frentera joanda, eroan otsuezan, ezta? Ta honek, hemengo zerak, ba guri kartak eskribitako, han mutilleri, laguneri, zerak emon. Ta beti kartak eskribiten, beti. Holako montoiek nik be, eukitten nittuzen. Ta hona etorten zan zera-ta. “Barriro ez natorren. Hainbeste karta-ta zera-ta”. “Tirozu ba Liandro, Liandro aiba!, Tirozu tragotxue animetako apur bet-eta.” Nik eitten notsen eta bueno; ostien, karterue Gorozikekoa. Oin, Zornotzan dekot ipiñitte. Baia halan ta guzti be, Gorozikera kartak etorten diz.
- Geuza batzuk Gorozikekoak eta beste batzuk, Zorrontzakoak.
- Bai.
- Baina zu, nongoa zara zeu?
- Ni neu, hamen jaixokoa, Zornotzakoa.
- Baina zuk ze esaten dozu, zornotzarra zarela edo Gorozikekoa zarela?
- Niri, danak esaten deste: zu, Gorozikakoa. Ni ez naz Gorozike, Zornotza baiño, esaten otsiet.
- Bai baiña zu, zeuretzat zer zara, Gorozikekoa?
- Ni Gorozike, ez? Beti, eleixara, neure lagunek hor, eskolara neure denpora guztixen horra…
- Famelixe be, berton?
- Dana. Gero, lagunek be, danak bertokoak.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!