Etxea eta medikua Zornotzan; eskola eta ortusantua Gorozikan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUX-037-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Auzoa: Gorozika
- Proiektua: Muxikako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko irailaren 15a
- Iraupena: 0:03:02
- Erref: MUX-037/024
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriaren historia eta kokalekua , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Herri-lurrak eta lur pribatuak
Transkripzioa
- Ba beittu eizu, ointsungo etorri zanien hona alkatie, esan notsen, Zorrontzakoa: “Jjakin dozu, hau baserrixe nun deukezun be?”, “Ez, ointxe zerien, izena be, nun dauen ez dot jakin”. “Ba, onak egon gara gu alkatiek jakin ez geure etxie, nun dauen be!”.
- Ta iñoiz ez dozue ein ahalegiñik edo Gorozikera pasetako hau etxie, aiuntamentuz?
- Eske, beittu eizu, eingo ete deuen be bai. Kortederren dauko Gorozikek, etxie. Bakizu, ezta?
- Bai.
- Ta gu ba, ortusantuz be, hor enterreu, ezta? Ta lehen ez ei zen eitten. Lehen, Zorrontzara. Bai. Lehen-lehen, lehenau. Baia gero, Kortederren hori zertu zeuenien, Kortederrekoak Gorozikera ekarten eitten ein zittuezan. Ta gero konbenixoa ein ei zuen /ein ixeuen/ aiuntamentuek eurek. Halan ibili barik, gu Goroziken zertzeko ta harek Zorrotzara joateko. Holan arreglau ei zan, esaten deue.
- Bai ze, hau dau…Hau da Zorrontza ta bestie, Etxano.
- Bai.
- Ze diferentzi dau hori, Amorebieta ta Etxanon artien edo ya, Zornotza beste geuza bat da edo…?
- Eske, aiuntamentu bi eon zien orduen. Etxanok, beren aiuntamentue euki euen ta Zorrotzak berena. Ta gero unidu zien; hako, Gorozike Muxikeaz ein zen moduen. Orduntxe ingeruen zertu zen. Eskolara be hametik lehen, nire lehengusiñek albokoak? Zorrontzaraiño juen biher izeten euen.
- A, bai?
- Bai, bai.
- Ta zu Gorozikara?
- Gu Gorozikera.
- Ta zeba hori?
- Ze esango dotsut. Gero gu Gorozikera, gure ama joan zan maistriana. Ta Gorozikekoak esan eben lelengo, guri ez jakule toketan hara. Eskola nazionala zan, gobiernuen eskola nazionala. Ta gure amak esan eban, joan zan eta esan otsen, esplikeu ein otsen maistrieri. Ta esan ein ei otsen: “Bueno, zu bota hona, ze iñok ez deko deretxorik ba zure umieri galazoteko. Ze,hau gobiernuena da. Oin, kupoa beteta egon ezkero, herrikoak diz lelengo. Baia bixen bittartien kupoa bete barik badau, bota zuk umiek”. Ta gu holantxe hasi gintzezan Gorozikera.
- Ta zuek Zorrontzara ezertan juen biher izen zarie, iñoiz? Medikure edo holan?
- Bai, beti.
- Medikure, Zorrontzara. Gorozikera, ez?
- Gu mediku ta zer guztixe, aiuntamentue Zorrontzara. Ta Zorrotzako medikuek be hona etorri biher izeten deu, bera Zorrontzakoa.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!