Tabakoa ereiten
Gerraostean, tabakoa falta zela-eta, jende askok ereiten zuen tabakoa, baita bere aitak ere. Beste aldeko aititeri ematen zion tabakoa.
- Auzoa: Gorozika
- Proiektua: Muxikako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko irailaren 15a
- Iraupena: 0:02:11
- Erref: MUX-037/020
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Bizioak , Ekonomia eta industria » Lan-prozesuak
Transkripzioa
- Ta tabakoa erein ez zan eitten, hemen parajien?
- Bakizu noz ereitten zan? Gerraostien ez zan egon tabakorik. Geuk be erein geñuzen /ereindduzen/. Gure aittek ekarri euen. Ta upilakoak hartzen zien, holako orrizarrak-eta. Ta gero ha siketu, kamaran eukitzen zan. Ha birrin-birrin ein. Usiñe eukitzen ebanik, ez daitz. Ta gure aittek defuntuek, bere aittegiñerrebari Arratixera eruten otsen. Ze ez zan orduen estankorik. Dana zertu zen-ta. Ta gixajoa pozik, beren kapatxaz ta zerakin-ta. Beittu eizu. Ta gure aittek gero, zertu zanien, aitte: “Tabakoa ez, oin kapatxak ez, papela”. Gixajoak, gero papelaz ez eban jakitten ondo zera zigarrue eitten. Gero, akostunbreu zan, baia. Ta gure aittek bakizu ba, irebazi eitten eben-ta beti aittei eroaten otsen ardautxue ta zerak-eta. Tabakua barriz, horrek kartoiek gero urten euen; holako tamañozkoak. Halako kartoa bi zerien-ta. Ta lelengotaz amari esaten ei otsen: “Ai alabie, hori ez dakit, zuretzat hori elegantieixe da. Horrek, soloan-ta biher eitteko”. Eske gure aitte majoa zen, altue ta zera-ta. Ta beti umore onaz. Ta gero aittegiñarreba, bakizu: suhiñek eroan eitten otsen jeneroa-ta tabakoa-ta hori ta bestie-ta. Enamoraute suhiñegaz.
- Mimeu eitten eban-ta?
- Gixajoa, sekulo holakorik zertu ez-ta. Baia gure amak esaten euen, eurek goserik behintzet eurenien ez ebela pasetan. Beti txarrixe ta zeziñe, txahaltxuren bat hiltten euela ta ba harexeaz jan. Bizi ta kittu!
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!