Torrelavegan, kobazulora ezkutatzera
- Auzoa: Gorozika
- Proiektua: Muxikako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko irailaren 15a
- Iraupena: 0:02:10
- Erref: MUX-037/009
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka
Transkripzioa
- Gero, handik esango dotsut, Torrelavegara joan gintzezan. Hantxe, Torrelavegan ein gendun /einddun/ azkenengo zera. Ze, Asturiasetik sartu jakuzen ta erdixen harrapau gaittuezan. Ta gero ez aurrera, ez, hantxe. Ta Torrelavegan, bueno, gobiernuek emon oskun ganaduentzat-eta holako baserri ederra, alture baten. Zera be ikusten kanpo-abiaziñoa ta eurrien euki uzen. Ta geu kanpora jaten ta gure aittek badiño, kuadrillie gintzezan, hiru-lau matrimoniño-ta: itxunde dauela. “Ointxe dator han, kazako abioitxu txiki-txikitxu bet ta “ese ya nos empieza a bombardear””. Bere lagune, Iberduerukue, mutil zahar bat: “Cállate Miguel, ostia”. Ta “ya veréis”. Ha etorri, etorten die beste hiru, hasten diez botaten, kanpo-abiaziñora. Okalipttue guk etxien ondoan, nora joan be ez duu jakin, zu! Ta han kueba-zuloa nik ez dakit zerenak einde eon zien, jentie haraxe barrure. Esan nauen: “Han eon bazan trokie, zuloa, desa… danak hantxe hilgo gintzezen, hantxe danak. Ta gure lehengusiñe bat okalipttu bateri, punte-puntera igotzen, zu. Baia zelan? Estuturik zer ein leixen! Ta erramarik be ez, ta hara puntera? Ta gero bajatu ezin izen eban koittediek. Ta ezin deuela bajatu-ta harek mutil zaharrak: “subir, ya has subido. Baja ahora si quieres sino estás ahí”. Bueno bajatu eben tatarrez zero ala. Ba bigarren bonbardeuek harrapetan bagaittu, bertan garbitzen gara.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!