Muxika (Bizkaia)

1923koak erregistratu gabekoak

1923koak erregistratu gabekoak Errepublika garaian mitinak egiten ziren, baina bera gaztea zen eta ez du askorik gogoratzen. 1923an jaiotako 25 egon ziren Muxikan eta sasoi hartan Primo de Rivera zegoen agintean. Udaletxeko idazkaria alper hutsa zen eta beraien izenak ez ziren azaltzen erregistroan. Baldomero abadeak datuak eskatu ostean, Frantziara egin behar izan zuen alde idazkari horrek.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Errepublika garaian mitinak egiten ziren, baina bera gaztea zen eta ez du askorik gogoratzen. 1923an jaiotako 25 egon ziren Muxikan eta sasoi hartan Primo de Rivera zegoen agintean. Udaletxeko idazkaria alper hutsa zen eta beraien izenak ez ziren azaltzen erregistroan. Baldomero abadeak datuak eskatu ostean, Frantziara egin behar izan zuen alde idazkari horrek.

Transkripzioa

- Eta errepublika sasoiko ze akordu dekozu? Muxiken eitten zien holan mitiñek edo errepublikanuen geuzek-edo?
- Bai, bai, mitin batzuk-eta hor eitten zien. Mitin batzuk, baia oniño ba guk hamalau urtegaz ba holako [zoñorik] oniño. Zera egon zan Primo de Riverak-edo pare zanien errepublikako zerien, harek bai ein zittuzen aiuntamientuko rebisiñoak eta geuzek eta gu egon giñen hogeta bost giñen du kinttoak, "veinti tres"koak, nire kinttoak hogeta bost izen gara Muxiken. Ta hor egon zan sekretarixoa zan gixajoa, bago bat, bagoa izen ei zen bagoa, gero etor zanien aitutamientuko errebisiñoa gu falta giñen hor, papeletan falta, eta hor egon zan abadie, don Baldomero abadie, zintzoa eta militar gogorra, haregañe joan zan sekretarixoa, pasetako libruetan bille eta harek negeu, bape emon ez, ta Frantzixera eskape biher izen eban sekretarixoak. Frantzixen pare zan tranbiarixo ha, kobradore. Dirudun gizona, dirudun gizona zan, eta Frantzixene gon zan harik eta hau asuntoa kanbixeu artien.
- Zer zan muxikarra sekretarixoa?
- Bai, muxikarra bai. Hongoxe tabernako, tabernan euki eban arrebie.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia