Fernando Alegria Goiri Inpernu

Muxika (Bizkaia) (1923-2018)

Biografia

"Inpernu" 1923. urtean sortu zen ezizen bereko etxean, Ugarte auzoko Bidekurtzen. Aita bertakoa zuen eta ama Arrietakoa. Hamar neba-arrebatatik zazpigarrena da bera. Elizaldeko eskolara joan zen 14 urtera arte eta gero Gernika-Lumora joan zen arotz lanbidea ikastera lau bat urtez eta beste 3-4 urtez Bilbora. Gerra sasoian, bere aita herriko lurperatzailea izan zen, gerrako hildakoak-eta lurperatzen. 23 urterekin kamioneta batekin esne-saltzaile hasi zen eta ostean obretan hasi zen kamioi-gidari legez: Gernika-Lumon, Miranda de Ebron eta Valladoliden, besteak beste. 44 urtez ibili da kamioiarekin. Tarte horretan, 1960an hasita, 9 plazadun autoa erosi eta taxilari bezala aritu zen 13-14 urtez astelehenetan eta ezkontza egunetan. Berak izan zuen inguruetan lehenengo autoa, 17.000 pezetako "Plimut" markakoa, eta baita telefonoa ere, garraiolaria zelako jarri zioten telefonoa. Baserrian bizi arren nagusitan hasi da baserriko lanetan; txakolina egiten dute etxean. Bere jaiotetxe ondoko Zizperrene baserriko alabarekin ezkondu zen.

Zintak

KodeaDataProiektua
MUX-019 2010 Muxikako ahotsak
MUX-020 2010 Muxikako ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Ugarteko eskolara Bideoaren ikonoa
2 Eskolan kopiatzen eta osteko zigorrak Bideoaren ikonoa
3 Maisu erdalduna izan arren, eurak euskaraz Bideoaren ikonoa
4 Inguruko lehenengo bizikletaren jabe Bideoaren ikonoa
5 Esnea banatzen autoz Bideoaren ikonoa
6 Esne-banatzailetik kamioi-gidarira Bideoaren ikonoa
7 Aroztegian txerriak jagoten Bideoaren ikonoa
8 Gerran hildakoak lurperatzen Bideoaren ikonoa
9 Gorpuzkinen datuak botilan gordeta Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
10 Errota barik ogirik ez Bideoaren ikonoa
11 Oka auzoraino errotara Bideoaren ikonoa
12 Labeko sua, ogia Bideoaren ikonoa
13 Esne gutxiko behiak Bideoaren ikonoa
14 Anaia "RebeliĆ³n de la sal" batailoikoa Bideoaren ikonoa
15 Lehenagoko zaharrak karlistak ziren Bideoaren ikonoa
16 1923koak erregistratu gabekoak Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
17 Gerra osteko alkateak eta aldaketak Bideoaren ikonoa
18 Muxikako aguazilak; Ugarteko tabernak Bideoaren ikonoa
19 Ugarteko Maiatz-pazkoak eta Astelarrako erromeria Bideoaren ikonoa
20 Astelarrako erromeriako kalabazak Bideoaren ikonoa
21 Astoa kanpaiak jotzen Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia