Muxika (Bizkaia)

Gorpuzkinen datuak botilan gordeta

Gorpuzkinen datuak botilan gordeta Gerran hildako soldaduak identifikatu barik lurperatzen zituzten bata bestearen gainean. Gorpu asko zatituta egoten ziren. Hasieran, gogorra egiten zitzaion betebehar hori, baina gero gogortu egin zen; bere aita oso ausarta zela dio. Aitak gorpuetan identifikazio-daturen bat aurkitzen baldin bazuen botila batean sartzen zuen gorpu ondoan. Hiruzpalau gorpu horri eskerrak atera zituzten, eta Gipuzkoa aldera eraman.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUX-019-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerran hildako soldaduak identifikatu barik lurperatzen zituzten bata bestearen gainean. Gorpu asko zatituta egoten ziren. Hasieran, gogorra egiten zitzaion betebehar hori, baina gero gogortu egin zen; bere aita oso ausarta zela dio. Aitak gorpuetan identifikazio-daturen bat aurkitzen baldin bazuen botila batean sartzen zuen gorpu ondoan. Hiruzpalau gorpu horri eskerrak atera zituzten, eta Gipuzkoa aldera eraman.

Transkripzioa

- Kanposantuen zer danak zulo baten enterretan biezan eta nun enterretan biezan danak?
- [Plegan] joaten zan. Karo bat edo bi alkarren ganien bai, sardiñe lez.
- Nortzuk dien jakin barik?
- Nortzuk diezan harek iñok ez zittuzen jakin, horra apurtute etor zien-ta. Ta apurtute etor zien, odola ta dana, nik harek danak ikusi nittuzen eta ya pareute egon nitten, lelengoan billur handixe emoten osten, baia ya gero akostunbre neuen aitteaz, aitte euki nauen horretarako oso baliantie, balixo handiko gizona zan. Batzuri berak ipitten otsien zeuzer tope otsen seiñen batzuk-edo boltsilloan-edo topeten otsenari, gure aittek bastante euki eban eskola eskolatxue orduen denporatarako, ze ariñau han ibil zen Gernikeko letxeridxara ibil zen ha be, kaballuaz karratoieaz, esniek eroaten-ta, apur bet euki ban eskolatxue. Papelien eskribiduten eban nor zan-edo, eta botillien ipintten eban kortxoa ipinitte, berana zera hori zen. Ta etor jakezan batzuek Gipuzkoa aldetik, eta atara eta eroan be ein zittuezan, hiru edo lau-edo dekot memorixen eroan zittuezala hara atarata, hori badekot akorduen hori badekot.
- Zure aittek apunteu bazelako izenak.
- Bai izenak apunteu ta botillen barruen ipiñi kortxoaz-ta. Ta nik orduen hamalau urte, bai hamalau urte euki nittuzan, hamalau urteaz ya apur bet, apur bet espabilleute egon giñen ze gosiek espabilletan deuela esaten deue personie.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia