Zeperino Mandaluniz Gorroño

Ibarruri auzoa; Muxika (Bizkaia) (1918-2016)

Biografia

1918ko abenduaren 26an jaio zen Ibarruriko (gaur egun Muxika) Unda auzoko Barrenengo etxean. Ama bertakoa zuen eta aita Larrabetzuko Erkiko etxekoa. 11 neba-arrebatatik zortzigarrena da bera. 12-13 urtera arte Ibarruriko eskolara joan zen. Gero hiru urterako Arriandiko Akañana baserrira joan zen morroi kortako eta soroko beharrak egiteko. Gernikako bonbardaketako lekuko izan zen. Bonbardaketa ostean, gerrak irten zuenean, soldadu joan zen frontera, Amaiur batailoiko Arrasate konpainiako kide: Barakaldoko "trabajadores"en, Bilboko Eskolapioetan, Bizkargin, Solluben, Artxandan, Santander aldean, Laredon, Castro-Urdialesen, Lizarran, Teruelen... Guztira sei urte egin zituen soldadu; lizentziatu ostean bi urtez. Bertan burututako lanengatik fronteko medaila eman zioten. Ganaduaren salerosketan eta baserriko lanetan aritu izan da lanean; bi urtez aritu izan zen Gernika-Lumoko Sokan lanean. Asteiko (Ibarrurin bertan) Felisa Arrazolagaz ezkondu zen eta lau seme-alaba izan zituzten. Ezkondu ostean Asteira joan ziren bizitzera eta bertan bizi da orain ere. Tartean, 30 urtez, Gernika-Lumon bizi izan da.

Zintak

KodeaDataProiektua
MUX-012 2010 Muxikako ahotsak
MUX-013 2010 Muxikako ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Eskolara gutxi, maisua beti jokoan
2 Arriandira morroi
3 Gerra hasi eta segidan, frontera joan zen
4 Cantabria, Teruel, Guadalajara... Sei urtez soldadu
5 Amaiur batailoiko Arrasate konpainiako gudaria Transkripzioaren ikonoa
6 Ibarruritar asko hil zituzten gerran
7 Fusilak eskuan
8 Hiru anaiatatik bat soldadutzatik libratzen zen
9 Trintxera-zuloetan lotan
10 Anaiak anaien kontra Transkripzioaren ikonoa
11 Etxeandin banatzen zuten errazionamendua Transkripzioaren ikonoa
12 Kupoa udaletxean entregatu beharra
13 Artaldea konfiskatuta
14 Lehengo behiak ez ziren esne-behiak Transkripzioaren ikonoa
15 Errota asko prezintatuta
16 Errotaria eta estraperloa
17 Morokila eta ogia
18 Gernikako bonbardaketako lekukoa
19 Gernikara trenez; etxekoen ardura Transkripzioaren ikonoa
20 Maisua jokoan, eurak olgetan
21 Maisu-maistren etxea eta udaletxea
22 Ibarrruriko tabernak, denda eta hiltegia
23 Zugastietako tabernak
24 Undan zenbat gura ur zuten Transkripzioaren ikonoa
25 Ertzillatik jasotako argindarra; petrolioa Transkripzioaren ikonoa
26 Muniketako taberna, bolatokia eta erromeria Transkripzioaren ikonoa
27 Txakur handi bat erromeria bakoitzeko Transkripzioaren ikonoa
28 Undako San Markos jaiak; letania Transkripzioaren ikonoa
29 Andra Mari jaietako danbor- eta danbolin-jotzaileak Transkripzioaren ikonoa
30 Praka "mil rayas"ak
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia