Muxika (Bizkaia)

Gernikara trenez; etxekoen ardura

Gernikara trenez; etxekoen ardura <p>Gernikako bonbardaketako egunean, trenez joan ziren Gernikara. Sasoi hartan, Zugastietako tren-geltokia hurbil zegoela iruditzen zitzaien, ohikoa baitzen oinez joatea; Gernikaraino ere askotan joaten ziren oinez Undatik. Bonbardaketa ostean tren-zerbitzua bertan behera gelditu zen. Etxekoek Gernikako erasoa aurrez aurre ikusi zuten eta arduratan egon ziren zain.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUX-012-029 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gernikako bonbardaketako egunean, trenez joan ziren Gernikara. Sasoi hartan, Zugastietako tren-geltokia hurbil zegoela iruditzen zitzaien, ohikoa baitzen oinez joatea; Gernikaraino ere askotan joaten ziren oinez Undatik. Bonbardaketa ostean tren-zerbitzua bertan behera gelditu zen. Etxekoek Gernikako erasoa aurrez aurre ikusi zuten eta arduratan egon ziren zain.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gernikera han astelehenien zelan joan ziñien?
- Trenien. Undetik trena. Orduen hur-hurrien eukitten gendun estaziñoa, ez gendun pentsetan urrun dauenik guk. Zugastieta pentseu be ez! Ta baten baiño sarrixau, ta baten baiño sarrixau Gerniketik be oiñez be, Undera. Bai. Oingo moduen, oingo umiek ez dauz holan useute.
- Bonbardeo eta gero ez trenik ez ezebez ez zan geratu han.
- Ez. Guk danok anaixa difuntue eta ni eta beste lehengusue handik urten giñunien ba! "¡Echando rayos!".
- Eta Undera heldu ta zer? ze konte zenduen?
- Ze konteko geñun ba? Paseu zana. etxien arduretan.
- Entereu zien, ala?
- Gernike zelan apurtzen, zelan apurtzen ta bonbak botaten ikusiko zeuezan ba Undetik. Jesus, Maria ta Jose! Horixe bai! Horixe bai. Undetik hori urrin, baia bistan dau. [...]. Arduretan etxien. Bai, harek denporak paseu zien. Ta holantxik paseu zan.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia