Maria Irazabal Izundegi
Gorozika auzoa; Muxika (Bizkaia) (1921-2015)
Biografia
1921. urtean sortu zen Gorozikako (gaur egun Muxika) Pagaigoikoa baserrian. Aita bertakoa zuen eta ama Garaikoa. 12 urte zituela hil zitzaion ama eta sei neba-arrebatatik zaharrena zenez, etxeko martxa hartu behar izan zuen eta arin bizkortu eta heldu zela dio. Bere aita errepublika garaiko EAJ-PNVko Gorozikako alkatea izan zen, herriak bozka bidez aukeratutako lehena. Hori dela eta, aita preso izan zuten Larrinagako eta Donostiako kartzeletan. Bere aitaginarreba ere preso egondakoa zen, heriotz-zigorrera kondenatutakoa. Eskola garaian, hasieran udaletxean bertan ibili ziren neska-mutilak elkarrekin; ostean, Asuako etxe batean jaso zituzten eskolak; eta, azkenik, bere aitaren aginpidean eraikitako herriko eskolara joan ziren, beraiek izan ziren eskola hori erabili zuten lehenak. Gerra garaian, herritik alde egin behar izan zutenez, Gueñesera joan ziren bertako alkatearenera beste gorozikar batzuekin batera; Gueñeseko "Casa Goti"n egon ziren bi hilabetez. Gorozika bertako Goirietxebarri "Go¡ridxe" etxera, "Sakristauena" izenez ezaguna dena, ezkondu zen; etxe horretan, taberna egon zen luzaroan. Bi alaba izan zituen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
MUX-028 | 2010 | Muxikako ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
MUX-029 | 2010 | Muxikako ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
MUX-030 | 2010 | Muxikako ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
MUX-035 | 2010 | Muxikako ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea | ||
MUX-036 | 2010 | Muxikako ahotsak | Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute