Muxika (Bizkaia)

Harginek bere etxean bazkaltzen zuten

Harginek bere etxean bazkaltzen zuten Elkarrizketatzaileari bere birraitona bertako harrobira joaten zela lanera azaltzen dio. Bertako beharginei berak ematen zieten jaten. Lehen etxeak harriarekin egiten zirenez lan asko egoten zen. Harrobietako lana eskuz egiten zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Elkarrizketatzaileari bere birraitona bertako harrobira joaten zela lanera azaltzen dio. Bertako beharginei berak ematen zieten jaten. Lehen etxeak harriarekin egiten zirenez lan asko egoten zen. Harrobietako lana eskuz egiten zuten.

Transkripzioa

- Kanteratan biherrien.
- Bai etorten zan handik biherrien, zera etorten zan harrixek leuntzen, etxien kantoiek eitteko ta horra kanterara etorten zien automobillekaz ta ba biher eitten horraxe etorten zan, ta jaten euen hementxe, hor ezkatz, zerien, ta neuk bezkarixe ipintten notsen hangoari.
- Ta nungo bihergiñek etorten zien ba kanterara?
- Bueno, horko beste etxeko gizonak be hoixe biherra "canteros"-edo esaten dotsie horreri, ta ba hementxe eitten eben ta ba. Orduen etxiek be harrixegaz eitten zien orduen sasoien harrixegaz, ta hemen kanterie harrixena ta hariena be egon zan, ta harie be eroaten eben masie eitteko. Baia gero beste geuza batzuk urten zeuelez ba hor zarratu zien danak. Gernikeko Casa Vasca? ba hemengo harrixegaz dau eindee. Ta zure aittitte-ta ba, aittitte edo bisabuelo izengo zan, ba lantzen ibiltzen zien ezkiñetako zerak harritxuek, eta horko beste etxekoa be bai. Klaro zuek oin horretariko, barre eitten ostie niri, neure alabak be kontetan hasten nazenien.
- Ta bihergin asko egon zien?
- Bueno, "canteros" ba igual lauen bat-edo egongo zien.
- Asko ez.
- Ez ez.
- Horrek tamaiñue badeko ta funtzionamendue eukiko eban ba.
- Bueno, gero Etxanon be badauz kanterak be asko e. Ta harena gorrixe da, gorrixkie, ta harena gehixau, zer gahixau, benta gehixau euki eban ta etorten zan kamioiekaz-ta.
- Ta hamen zer? hasikeran eskuz eingo eben biher ezta?
- Eskuz, eskuz. Zeragaz, "ta-ta-ta-ta", jo maillutxuaz-ta "tta-tta-tta-tta", ez daitz zelan esaten otsien eta, danak ipinitte. Hemen Goroziken zera be badau, egon zara elizan? komuniñokoa ha egoten dan lekue bakizu, harrixegaz-eta ez dakizu zelan dauen? ha hortxe eiñekoa da, han horkoxe harrixegaz. Bai ta ba zure aittitte aitte, aittitten aitte izengo zan, ta ba harek eta horko gizonak ein euezan horrek. Asike zelan dizen geuzek.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia