Aitaren lanak meatzean aritu ostean
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MTL-006-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Aitak meatzean egiten zuen lan, baina lan hura gelditu egin behar izan zutenean, kontratatan aritu zen. Orduan, trenbide bikoitza egiten aritu zen. Han eta hemen aritu zen lanean, eta azkenean Teruelen hil zen.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Pildain
- Data: 2012(e)ko urtarrilaren 05a
- Iraupena: 0:02:24
- Erref: MTL-006/006
- Kodifikatzailea: Eider Etxeberria
- Gaia(k): Lanbideak » Antzinako lanbideak » Meatzariak , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Aldaketak eta arazoak
Transkripzioa
- Nola zan etxeko jirea, lan asko al zeneuketen etxen?
- Etxen, aitte gero, minek geldittu zienen, kontratatan ibiltzen zan lanen. Baten Bizkai alden, besten hor, Araban’e bai, ta “doble vía” hau eitten’e bai. Leheno “vía” bakarra emen zan hemen, nortekoa, eta gero “doble vía”n ibili zan gure aitte. Ni ttikie neola, “doble via”n.
- Ta kontratatan zertan ibiltzen zan, ba?
- Hartzen zittuen lanak, hola...
- Laguntzailea: Kamiñok ein eta hola.
- Treneko…
- L.: Bai.
- Bien, bien, bien. Eta nola etortzen zan honea “doble vía” itea?
- “Doble vía”?
- Oiñez o biziketan o…?
- Bai, oiñez etorriko zien. “Doble vía”n arten ezkondu baiño lehen, ta hemen apopillo eoten emen zan Urkiztegin, Gabirin, ta geo Motxorron ta horti [hara akabau] arten. Ta geo Pasaian’e ibili zan, Gallartan’e bai, Zikujanon Araban’e bai…
- L.: Maeztu.
- Maeztu ta hoita’re lanen. Ciudad Realen’e bai. Ta atzenen Teruelen hil zan.
- Teruelen?
- Bai.
- Zer zala ta ba, zertan ai zan ba Teruelen?
- Han lanen zebiltzela, afarin bat-eo emen zuen ta hori… batenbatek melokotoi potea bota, ta gurea burun-o hola jo, eta arten jakin ez, baiño gureak diabetes emen zeuken, eta handi seittun…
- L.: O infekzioa sartu o...
- Bai.
- Ta bertan lanen ai zan Teruelen?
- Bai. Ta handi Mutilloati ta...
- L.: Aliaga.
- Aliagan. Jende asko zeuken eamanda beakin, bea ta beakin beste sozio bat Donostikoa’re bai, Dorronsoro, ta jende pillea.
Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!