Bernardina Aldasoro Ormazabal
Mutiloa (Gipuzkoa) (1923)
Biografia
Bernardina Mutiloko Troi baserrian jaio zen. Gurasoak zegamarrak zituen: ama Dintibarrena baserrikoa, eta aita Arakamazpikoa. Sei urterekin hasi zen Mutiloko eskolan ikasten. Komunio txikia bertan egin zuen; eta, zortzi urte zituela, Zumarragako izebaren etxera joan zen bizi izatera. Hango mojetan aritu zen ikasten hamabost urte zituen arte. Gerrak Zumarragan harrapatu zuen, eta elkarrizketan garai hartako hamaika istorio kontatu zizkigun. Hamabost urterekin etxera itzuli zen eta baserriko lanetan aritu zen, hogeita bi urterekin ezkondu zen arte.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
MTL-006 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Itziar Pildain | ||
MTL-007 | 2012 | Euskal Herriko Ahotsak | Itziar Pildain |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute