Morgako eskolak Meakaurren eta Andra Marin
- Proiektua: Muxikako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko uztailaren 23a
- Iraupena: 0:01:25
- Erref: MOR-001/034
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola
Transkripzioa
- Orduen eskolara bieja gitxi eindde gauz gu, gitxi, oso gitxi. Ni hamabi urtegaz krixedu joan nitzen ta atara eizu kontue, hamabi urtegaz. Osake, ta gero gerra denporan ta bueltatan ta ba, eskola barik eon gitzezan. Andra Marire joaten garela be, eon gintzezan unekada baten.
- Baia euzoan ez zenduen euki?
- Ez, ez ez. Eskolie eon zan beheien, Meakaurren eta goixen, goiko Andra Marin. Baia unekada baten, maisu-maistraik ez zan eoten beherako ta goixen, Andra Marin eon zien maistra bi ta hara joaten gintzezan gerraostien. Eta bueno, gitxi-gitxi, eskolara ez duu asko ez eskolara gitxi, asko ez duu bieja asko.
- Eta nungo umiek batzen ziñien eskolan-edo? Euzokoak edo gehixau be bai?
- Ba ordun umie, ume asko eoten zan etze bakotxien. Orduen eskola bakotxien, igual berrogei lagun ibiliko zin, berrogei ume. Mutillek, berrogei ta beste henbrak, neskak beste hainbeste ingeru, aparte, harek aparte. Eta bai, ordun bakixu: etze bakotxien eskolarako hiru-lau eoten zin edo gehixau.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!