Morga (Bizkaia)

Euskal Herriko dantza-txapelduna

Euskal Herriko dantza-txapelduna Hirurogeitaka urtean egin du Santik Morgan dantzan. Santi Euskal Herriko txapeldun izan zen dantza soltean 56 urterekin. Andrakako emakume bat izan zuen bikote, oso dantzari ona. Beste morgatar bat ere izan zuen dantza-lagun txapelketatan, hura ere oso ona. Herrietako lehiaketa askotan parte hartutakoa da. Gamizen oso dantzari onak egon ziren, horietako bat Karmen, berarekin egiten zuena, bikaina. Erromeria askori hasiera emandakoa da Santi.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MOR-001-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Hirurogeitaka urtean egin du Santik Morgan dantzan. Santi Euskal Herriko txapeldun izan zen dantza soltean 56 urterekin. Andrakako emakume bat izan zuen bikote, oso dantzari ona. Beste morgatar bat ere izan zuen dantza-lagun txapelketatan, hura ere oso ona. Herrietako lehiaketa askotan parte hartutakoa da. Gamizen oso dantzari onak egon ziren, horietako bat Karmen, berarekin egiten zuena, bikaina. Erromeria askori hasiera emandakoa da Santi.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta holan herri-kirolak eta holakoak, egoten zien?
- Keba!
- Ez?
- Ni, orduen espetakuloa emonekoa neu ixengo naz Morgan. Nik hirurogeitazak urtietan, ein dot beti jantzan, jantza soltuen fiestetan.
- A, bai?
- Bai, igez be bai. Oin igez artien, oin aurtengue oñoka ikusteko dau. Ostantzien danatan.
- Dantza sueltoan, bai?
- Bai. Ni jantza asuntun asko eindde nau, baia, Jesus! Nik premixuk, “campeón de Euskadi”-ta atarata nau, gero.
- A, bai?
- Bai. Eta ez gaztetan; berrogeta hamasei urtegaz ganera. Galdakaon eon zan-ta.
- Ta ze fandangoa ta arin-ariñe ta?
- Bai, bai, bai, trikitixaz, soiñuaz. Bai. Nik ordun eroan nuen lagune ona. Andrakakoa. Andrakako andra bat. Ona, ona, jantzan. Oso ona, bueno! Itzela izen zan. Baia euki dotaz, berton be, bueno, hemen han Morgan egon zan hamengo Landosko alabie. Santi Korean entzutie ez dozu euko entzutie? Landoskue izen zan, Santin alabie edo arrebie, Donatila. Bera bixi de hor. Oin Gerniken bixi da. Ta ha hareaz be asko, asko ein dot nik jantzan; asko, asko baiño asko, haraz. Ona, oso ona izen zan ha. Ta gero bakixu, ha be hona zertu zan ezkondu edo, zerera ta. Baia ni beti joaten nitzen, horra Fruiz aldera edo Gamiz aldera edo beti, hortik asko ein dot nik jantzan konkursoatan.
- Ta zelan ba hori afiziñoa-edo?
- Ba, haxe berez gusteu neuri. Ni enteretan nitzen igual Fruizen ta zerin da-ta progama batetik edo-ta. Neure lagunek itzi ta ni joaten nitzen beti, bixikletie hartute ta haixe jantza soltien. Etorte zan Gamizko bat eon zan, Karmen ixena dakona, ta harek, lagundute dosten, beti lagundute dosten, baia ona ixen zan, bo! terriblie ixen zan. Eon zien orduen, ordun onenak Gamizen eon zien. Eon zien hiru bet neska edo jantzan, hiru-lau bai ondo ietten euenak, ondo. Ba hau Karmen ixena daukona, niaz eitten euena, ixen zan, zerena, altie ta pof! Emoten dotsen harek, zer bat, ataten euen harek, bueno! Jagoten kosta eitten zen barriz bera. Total izen zan, nerbixosie-edo. Baia jantzan ondo eitten eben.
- Orduen zu gaztetan erremeoixetan-ta erregie izengo ziñen?
- Bai Beti. Nik zenbat honaz hasi nitzenien, kittu. Akaba zien erromerixak, beronaz bai. Bertan Fruiz-en edo baia ostantzien nik joan herrixetara […] eta zenbat, zenbat erromeri hasi ete doten nik lelengo? Esan gura dot /guot/ jantza solti. Igual jo, hasten zan, ba soiñue ixeten zan, ta zera eta igual jotie hasten zan ezta? Ta danak begire, iñok; eta ni beti, batan bat. Ze danak ya ezetute eukitten nittunez, “ra”, holan eitten netsen, ta han edozeiñek lagundute osten. Osake neuk zertu-ta. Edo, ni hasten nitzenien, hasten zan jente guztixe. Bo, enei erromerixetan!

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia